Bakea egiten dugu!
Bakearen Eguna ospatzeko jarduera

#Bakeaegiten dugu

Deskargatu gida

 
Hacemos paz

Urtarrilak 30, Bakearen Eguna: #BakeaEgitenDugu

Urtarrilaren 30ean Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eskola Eguna ospatzen da eta ikuspegi hezitzailetik bakeari buruz gogoeta egiteko aukera paregabea da, adin guztietako ikasleek beren egunerokoan indarkeriarik eza sustatu eta defendatzeko aukera emango dieten ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskura ditzaten. Ikastaro honetan, gure ingurunean bakea eraikitzen laguntzen diguten oinarrizko alderdiak lantzea proposatzen dizuegu: gure balio, keinu eta jarrerekin, egunero, bakea egiten dugu.

Bakea eraikitzeko eguneroko ohiturak sortzea

Bakea gerrarik eza baino zerbait gehiago da, bakea pixkanaka eraikitzen da gure inguruan, eguneroko gatazkak konpontzeko indarkeria ez erabiltzea aukeratzen dugunean. Horrek esan nahi du erraza dela bakea egitea? Ez, izan ere, oso zaila izan daiteke gatazkak modu baketsuan konpontzea ahalbidetzen diguten ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzen ez baditugu. Zenbait jarduera proposatzen dizkizuegu, hezkuntza etapa desberdinetara egokituak, gai hau ikasgelan sartzeko eta egunero #BakeaEgitenDugu-la ikasteko baliagarriak izan daitezkeenak

 

 

 

Guía de la actividad

Kontsulta ezazu hezitzaileentzako gida

4 bertsio daude eskuragarri, hezkuntza-mailaren arabera.

Mural de los derechos


Hitz egin ezazue gaiari buruz:

Zergatik kostatzen zaigu batzuetan batzuetan gatazkak modu baketsuan konpontzea? Zer jakin beharko genuke egiten?

Participación

Presta ezazue zuen manifestua:

jarduera-gidan dagoen adibidean inspiratu zaitezkete.

El mural de los derechos

Parteka ezazue zuen konpromisoa!

Zuen konpromisoaren berri eman dezakezue,#BakeaEgitenDugu hahstagarekin beste ikasgela batzuetan eredu izan dadin 

Irakasleentzako gida: 


Gida honek ikasgelan eta eskolan jarduera prestatzeko hainbat gako eskaintzen ditu; horien artea, hainbat ideia, egokitzapen-proposamenak, babes-informazioa eta manifestu-eredu bat parte-hartzaileek osatu eta sina dezaten. Gida jaitsi dezakezu  orrialde honetan bertan dagoen formularioan izena emanez. Erabili gida proposamen honi etekin guztia ateratzeko!

JAITSI GIDA

Izena eman eta deskargatu gida

Deskargatu hemen jarduera burutzeko ideia praktikoak eta laguntza-materiala biltzen dituen gida

Gida lortzeko, bete ezazu honako formularioa eskolako datuekin

*Zergatik eskatzen ditugu datu hauek?:

Zer ikuspegi eman nahi diozue jarduera honi?

Bat baino gehiago aukera dezakezu

Jardueraren data

 

Argitalpen honek Espainiako Lankidetzaren laguntza jaso du, Espainiako Lankidetza Agentziaren (AECID) bitartez. Bertan biltzen den edukia UNICEF Espainiako Batzordearen erantzukizun esklusiboa da eta ez du nahitaez AECIDen iritzia jasotzen.