Tanta bakoitzaren 
garrantzia 

Hezkuntza komunitate osoari parte-hartzeko gonbitea zabaldu

#tantakUNICEF

 

Elkartasun tantak

Hamar urte baino gehiagoz, Tantak lasterketei esker, mota guztietako eskola, ikastetxe eta institutuek beren hezkuntza komunitateak batzeko aukera izan dute helburu bakarrekin: mundu osoko haurrek ura eskuratzeko ahalmena hobetzen lagundu eta haur eta nerabe guztiek osasunari, hezkuntzari eta ingurune osasuntsu bat izateko eskubidea defendatu.  Gainera, Tantak lasterketak hondamendi humanitarioetan laguntzeko bidea ere bilakatu dira hezkuntza-zentro askorentzat.

Parte hartzeko modu berri bat 

Aurrerapen digitalak eta ekarpen-mekanismo azkarrago eta gardenagoen aldeko sentsibilitate sozial handiak lankidetza-modu berri bat garatzea bultzatu gaitu. Modu berri honek Tanten kanpainan parte-hartzeko prozesua errazten du.  

Icono de un lápiz

ONLINE

Erosoagoa, azkarragoa eta gardenagoa  izateko, prozesu osoa digitalizatu dugu. 

 

 

 

GARDENTASUNA

Familiek euren ekarpenak egin ditzakete eta zalantzarik gabe jakingo dute UNICEFekin bat egite ari direla. 

 

SEGURTASUNA 

Lasterketaren aurretik eta ondoren, eskudirua maneiatzeko konplikazioak saihesten ditu ikastetxeak. 

 

 
Icono de un grifo

FISKALITATEA 

Familiek egindako dohaintzak desgrabatu ditzakete, hala nahi izanez gero. 

 

 

ESKERRAK EMAN 

Eskertu egiten zaio ikastetxeari bere lankidetza. 

 

 
Un niño rellena un recipiente en una fuente

Fiskalitatea

Dohaintza zuzenean egitean, emaile bakoitzak dagokion desgrabazioa jaso dezake. 


Ohiko galderak lasterketa edo aukeratu dugun ekintzaren antolakuntzari buruz:

  1. Ikastetxeak data eta proba non egingo den erabaki eta zirkuitua diseinatzen du. Adibidez, martxoaren 22ko astea, Uraren Munduko Egunaren astea, data egokia izan daiteke. baina beste edozein data ere ongi dago.  
  2. Izen emateko formularioa bete 
  3. Formularioa bidali ondoren, mezu elektroniko bidaliko dizugu. Mezu horretan jasoko duzu: alde batetik, dortsalak bidaltzeko prozesua hasi dela jakinaraziko dizun notifikazioa; eta, bigarrenez, ekarpenak egiteko esteka, familiekin partekatzeko. Ondoren, beste mezu bat jasoko duzu, dortsalak bidali direla baieztatzeko. 
  4. Garrantzitsua: eskatu zure dortsalak, gutxienez, lasterketa baino 15 egun lehenago, garaiz iritsi daitezen. 
  5. Prestatu lasterketarekin batera egingo diren hezkuntza-promosamenak. Informazioa eta baliabideak gure webgunean daude eskuragai.  
  6. Nahi izanez gero, parte-hartzaileek banakako helburu ekonomikoa ezartzen dute, gurasoekin edo legezko tutoreekin adostuta. Jarraian, babesleak bilatzen dituzte familiaren eta lagunen artean, eta ekarpen ekonomiko bat eskatzen zaie zirkuiturako itzuli bakoitzeko, bere helburua betetzen laguntzeko. 
  7. Argitaratu jardueraren argazkiak edo bideoak zure ikastetxeko blogean. Gogoratu guri abisatzea zabalkundea eman ahal izateko. Sare sozialetan ere zabaldu desakezu: #tantakUNICEF eta #gotasUNICEF traolarekin. Gustura izango dugu zuen lasterketaren berri! 
  8. Parte hartxen duten ikastetxea guztiak Tantak Kanpainako Zentro Laguntzaile gisa aitortuko dira.

Bai, ikastetxeak dohaintzak eskudirutan jasotzeko eta sartzeko aukera dato oraindik. Bide hau jarraituz gero, ikastetxeak bildutako guztia UNICEFi helaraziko dio,  Banco Santanderren kontuan dirua sartuz  IBAN: ES72-0049-1892-67-2910381058

Bai, beste bi bide daude dohaintzak egiteko: 

  • SMS bidez
  • Bizum bidez

Aukera hauek interesatzen bazaizkizue zuen erkidegoko UNICEFen bulegoarekin jarri beharko zarete harremanetan, aurekera hauen inguruko informazio osoa lortzeko. 

ZALANTZAK?

Jarri gurekin harremanetan

Informazio gehiago behar duzu izena emateari, lasterketa bat antolatzeari edo Tantak ekarpenari buruz?

Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke paisvasco@unicef.es helbidean. Mila esker!