Bakearen etxea

  • Eguneroko bake-inguruneak identifikatzen lagunduko digun Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jolasa.

  • Zein elementurekin eraiki dezakegu bake eta lasaitasun giroa?

 

 

Jolas honetan, haur baten bizitzako eguneroko espazioak ikusten ditugu: sukaldea, logela, komuna eta etxeko egongela. Espazio horiei lotuta daude gure ongizaterako eguneroko ohiturak: elikadura, loa, higienea, erlaxazioa eta familiarteko denbora. Hala ere, etxe batek bete behar dituen oinarrizko zaintza-beharrizan eta -errutinak betetzen ez direnean, tentsioak, frustrazioa eta ondoeza izateko arriskua dago.

Gainera, ongizate hori lortzeko, beharrezkoa da bake eta indarkeriarik gabeko giroa sortzea; eta hori lor dezakegu, neurri batean, inguratzen gaituzten elementuak eta objektuak (altzariak, jostailuak, ikus-entzunezko estimuluak, eta abar) behar bezala aukeratzen baditugu.

Ikasleekin aztertu behar da ea zer elementuk balio duten eta zer elementuk ez duten balio bakea eta lasaitasun giroa eraikitzeko.

 

Zerikusia duten haurren eskubideak:

 

  • Atsedenerako eta jolaserako eskubidea.
  • Familiarako eskubidea.
  • Elikatzeko eskubidea.
  • Ura, saneamendua eta higienea izateko eskubidea.
 

Nola jolasten da?

 

Jolasaren funtsa da bakea nagusi izango duen etxe bat eraikitzea, espazio bakoitza etxe hori eraikitzen lagunduko duen eskubide jakin bati lotuz. Adibidez, sukaldea elikatzeko eskubideari lotuta egongo da. Egongela, familia eta jolaserako eskubideari. Logela, atsedenerako eskubideari. Eta komuna, berriz, ura, saneamendua eta higienea izateko eskubideari. Eskubide horiek guztiak sustatuz gero, bake eta harmonia giroa lortuko dugu.

"Bakearen etxe" hori lortzeko, gela bakoitza espazio bakoitzari lotutako eskubidea lortzen lagunduko duten objektuekin eta elementuekin hornitu behar dugu. Adibidez, janari nutritibo batek elikatzeko eskubidea sustatzen lagunduko digu; baina ideia horren aurkako elementuak baztertu behar dira, nahi dugun eskubidea lortzea eta bake ingurune bat eraikitzea eragozten diguten elementuak (adibidez, gerra jostailuak edo oihuak).

Jolas hau irudiak arrastatzean dago oinarrituta, eta espazio egokira eraman behar dira. Adibidez: fruta, sukaldera. Betiere, baloratu behar da ea elementu horrek bakea eraikitzeko aukera ematen digun ala ez. Honelako galderak egin ditzakegu: "Frutak ondo sentiarazten digu?", "Hobeto egoteko balio digu?".

Ikastaldearen eta eskura dauden baliabideen arabera, irakasleak objektuak arrastatzeko lana egin dezake; edo lan hori parte hartzen duten ikasleek txandaka egin dezakete

 

Jolasten dugun bitartean

 


Arraste jolasa egiteaz eta bakea eta indarkeria eza sustatzeko ingurune ezin hobea eraikitzeaz gain, proposatzen da eztabaida txiki bat irekitzea ikasleekin, jolasean agertzen den elementu bakoitzari buruz hitz egiteko:

  • Zergatik dira batzuk egokiak giro baketsua eraikitzeko, eta beste batzuk ez?
  • Zer pentsatzen du parte-hartzaile bakoitzak?

Adibidez, nutrizio ona lortzeak (nutriziorako eskubidea) hobeto sentitzea ahalbidetzen du, osasuntsuago, lasaiago eta zoriontsuago egotea. Beraz, ikuspuntu horretatik, errazagoa da bakea eta indarkeriarik eza dituen giroa lortzea.

Jolas hori familiekin batera garatzen bada, garrantzitsua da gogoeta egitea haurren oinarrizko eskubideak betetzeak bake-ingurune bat sortzeko duen garrantziaz. Haurren eskubideak ez betetzea, berez, indarkeria-ekintza bat da.

 

 


Hitz gakoak:

Bizikidetza, bakea, indarkeriarik eza, bakezaletasuna, haurren eskubideak, oinarrizko premiak, ohiturak eta errutinak, etxea, familia.

Nori zuzendua: Haur Hezkuntzako ikasleak, familiak.

Editaia: UNICEF Espainia, 2023ko abendua

Edukiak eta ekoizpena: Eduxarxa, SCCL

Beste hizkuntzatan eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

Genially-n ere eskuragai: CAT | EUS | GAL | VAL

 

Ezagutu bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko baliabide interaktibo gehiago

Beldurrezko escape room bat

Beldurrezko escape room bat

Para salir de la casa del terror, María solo necesita encontrar algunos objetos clave que le hagan recordar quién es y …

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Enigma: ea zein pertsonaia den dakizun

Adivina quién es el personaje misterioso usando el menor número de pistas posible. Juego para Ed. Secundaria

Rol jokoa

Rol jokoa

En este juego se plantean dos situaciones con un posible conflicto en el que cada personaje muestra una actitud y una o…

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Dobleak: emozioak eta kortesiazko formulak

Juego para aprender que las fórmulas de cortesía son una forma respetuosa de relacionarse con quienes nos rodean, promo…

Ireki ezazu ate zuzena!

Ireki ezazu ate zuzena!

¿Cómo educar en actitudes que fomenten el respeto y la no violencia?

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Gaurkotasunaren galdera lehiaketa

Resolved este quiz en el que se plantean seis preguntas ligadas a algunos hechos violentos de la actualidad y con las q…

Letra zopa

Gatazken prebentzioari buruzko letra-zopa

Resolved las preguntas relacionadas con la resolución de conflictos y la cultura de la no violencia de este juego.

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzar jokoa: bakea eta indarkeriarik eza

Antzara-jokoa Lehen Hezkuntzarako, bakeari eta indarkeriarik ezari buruz hausnartzeko aukera ematen duena.

Quiz Trivial

Quiz Trivial

Resolved las preguntas relacionadas con la resolución de conflictos y la cultura de la no violencia de este juego.

 

MDSA2030/NextGenUE/PRTR - DSA/1110/2022 araua, azaroak 17 – Hirugarren Sektorearen Modernizazioa- Exp. 77/22 finantziazioa jaso duen proiektuaren parte dira hezkuntza-baliabideak.

 

U50 logo MDSA2030 NGEU 0
 

#tantakUNICEF

Lasterketa solidarioak

Jarri zure tanta!

Ikasturte bakoitzean, milaka ikasle mobilizatzen dira beren eskola eta institutuetan UNICEFek uretan, ingurumenean eta larrialdi humanitarioetan egiten duen lana babesteko. Zuen tantak batu nahi dituzue?

Informazio gehiago

Una niña con un dorsal de carrera
i-stock.com/Vanessa Nunes
Una niña con un dorsal de carrera
i-stock.com/Vanessa Nunes
Una niña con un dorsal de carrera
i-stock.com/Vanessa Nunes