#tantakUNICEF
Lasterketa solidarioak
Jarri zure tanta!
Ikasturte bakoitzean, milaka ikasle mobilizatzen dira beren eskola eta institutuetan UNICEFek uraren alorrean, ingurumenean eta larrialdi humanitarioetan egiten duen lana babesteko. Zuen tantak batu nahi dituzue?



Ura eta krisialdi klimatikoak haurrengan duen eragina
Lehorteak, bero-boladak, uholdeak, ekaitzak... Aldaketa klimatikoak uran dituen eraginak geroz eta garratzitsuagoak dira haur eta nerabeentzat: haien eguneroko bizitzaren parte dira.
100 milioi haur
edateko ura lortzeko aukera mugatuak dituzten eremuetan bizi dira.
270 milioi haur
saneamendu desegokia duten tokietan bizi dira.
530 milioi haur
iholdeak gertatzeko arrisku handia duten eremuetan bizi dira
Jarri zure tanta
2008-2009 ikasturtean martxan jarri zirenetik, milaka haur eta nerabek tanta lasterketetan parte hartu dute. Ordutik aurrera, adin guztietako ikasleek gertutik ezagutu dituzte haurren eskubideak eta euren tanta jarri dute UNICEFen lana babesteko. Zure ikastetxea lasterketa bat antolatzera animatuko da?
Antolatu zure lasterketa
¡Cada gota cuenta!
Podéis organizar cualquier tipo de carrera, incluso no correr. Lo importante es la celebración de un evento compartido por la comunidad educativa que contribuya a destacar la importancia del agua con un fin solidario.
Lasterketa bakoitzean dago...
Ura eta saneamendurako eskubidearekin konpromisoa duten eskolak
Lehen lasterketa solidarioak hasi zirenetik 20 urte bete dira eta denbora horretan ehunka eskola eta institutuetako haur eta nerabeak bat egin dute ekimenarekin, helburu bakarra lortzeko: behar gehien duten tokietara ura eramatea.
- Ikasleek euren esfortzuekin urruneko lurraldeetara eraman dituzte beharrezkoak ziren hainbat hornigai, horien artean: zisterna kamioiak, ura edatekoa bihurtzeko pilulak, putzuak eraikitzeko azpiegiturak, kanalizazioak, etab.
- Higiene kontuetan, gaixotasunen prebentzioan eta ingurumenaren zaintzan hezkuntza erraztu diete profesionalei eta komunitate osoei.
- Eskola parte-hartzaileek beste eskola batzuk lagundu dituzte, sinpleak bezain beharrezkoak diren gauzak eramaten; besteak beste, txorrotak, komunak eta jaboia.
Lorpenak egin diren arren, urarekin lotutako erronkak geroz eta handiagoak dira:
- Larrialdi klimatikoak lehorteak eta uholdeak sortu ditu, aurretik horrelako hondamendiak inoiz jasan ez dituzten eremuetan, eta urarekin lotutako arazoek munduko haur eta nerabeei eragiten diete inoiz baino gehiago.
- Kutsadurak ingurumenean sortzen dituen kalteak geroz eta eragin handiagoa dute uraren zikloan, akuiferoak eta ur iturriak kutsatuz.
- Hondamendi naturalek eta gatazka armatuek ur eta saneamendu azpiegiturak kaltetzen dituzte, ur eskasia eta gaixotasunen hedapena erraztuz.
Clarisse, 10 urte, UNICEFen laguntza jasotzen duen eskola batean ikasten du Beninen. Argazkian, bere lagunei erakusten ari die eskuan ondo nola garbitu.
Elkartasunerako hezkuntza-jarduera
Lasterketak, urak gure bizitzan duen papera ezagutzen lagunduko digu. Horretarako, ura eta ingurumenari buruzko hezkuntza baliabideak eskaintzen ditugu, eskubideen hezkuntzaren ikuspuntutik, uraren garrantzia kulturaren eta ingurumenaren alorretatik aztertzeko.
Zure hezkuntza zentroan lasterketa bat antolatu nahi baduzu, eskatu orain zure dortsalak.
Bazenekien...?
Edateko uraren eta saneamenduaren eskasiak milioika haur eta nerabe eskoletatik aldentzen ditu. Neskak dira kaltetuenak:
- Edateko urik ez duten etxeetan, ur bila bidali ohi dituzte neskatoak eskolara joan aurretik eta, ondorioz, ikasketa orduak galtzen dituzte.
- Eskolan komunik ez izateak pribatutasun falta handia sortzen du eta horrek nesken dignitate eta higiene baldintzetan eragin dezake, euren hezkuntzarako eskubidea baldintzatuz.
- Nesken familiek nahiago dute haien alabak etxean geratzea komunik gabeko eskola batetara joatea baino edo, komunak izan arren, urruti dagoen eskola batetara joateko bidean topa ditzaketen arriskuak jasatea baino.
- Edateko ura, saneamendua eta higiene falta haurren gaixotasunen hedapenean eragin zuzena dauka.
Komunik gabeko eskola batetara joatea ez da bidezkoa: Eskoletan ur eta saneamendu eskasiak haurren hainbat eskubideren urraketa dakar; besteak beste, hezkuntza, osasun eta babeserako eskubidea.
UNICEFeko langileak Keniako landa komunitate bateko kidearekin hitz egiten du, lehorte garaian, ura lortzeko sortu ditzuten putzuei buruz.
Zer da WASH?
UNICEFeko dokumentuetan, ura, saneamendu eta higieneari buruz hitz egiten dugunean, ingeleseko siglak erabiltzen ditugu: WASH, ingelesez, garbitu esan nahi du, eta hitzak berak ura, saneamendua eta higienearen siglak barne hartzen ditu (WA- water, S - Sanitation, H- Hygiene).
UNICEF mundu osoan ari da lanean herritarrek edateko ura, saneamendu-instalazio egoki eta duinak eta gaixotasun infekziosoetatik babesteko higieneari buruzko ezagutzak eskura ditzaten. Azken hamarkadetan aurrerapenak egin ditugun arren, edateko txarra den urak eta higienea ez izateak haurren heriotza-kausa nagusietako bat izaten jarraitzen dute munduko toki gehienetan. Gainera, ura ez eskuratzeak oinarrizko eskubide batzuk kentzen dizkie haurrei, hala nola hezkuntza, osasuna, elikadura edo jolasa.
UNICEFen lanarekin bat egin ezazu eta antolatau zuren Tantak lasterketa!