Haurrak arriskuan: Haiti
Haurrak arriskuan, krisian dauden leku eta momentu zehatz batetan haurrek pairatzen dituzten oinarrizko arazoak aurkezten dituen laburpen informatiboez osoturiko bilduma da.Kasu honetan, txostenak Haiti deskribatzen du, bertan Mendebaldeko hemisferioko bost urtetik beherako haurrek heriotza tasarik altuena dutelako. Haurrek urte bete eta lau urte bitartean hiltzeko aukera handienak Haitin dituzte; Latinoamerikako eta Karibeko beste herrialdeetan aukera gehiago dituzte, Sahara hegoaldeko Afrikatik kanpo dauden oso herrialde gutxik baitituzte hain tasa kezkagarriak.
Agiriak, egoera hori nazioarteko erkidegoaren laguntzaz aldatzeko demokratikoki aukeratutako gobernu berriak zer egin dezakeen aztertzen du.Presidente aukeratu berriak, hainbeste denboran beren kasara utzitako Haitiko haurren egoera larria aldatzen hasteko itxaropen berriak ekarri ditu; baina hori posible izateko, orantxe bertan neurri bateratuak hartu behar dira eta datozen urteotan mantendu egin behar dira.