Haurrak babesteko erremintak, ikastetxeentzat

Haurren babesa sustatzeko gakoak eta ideiak biltzen dituen eskuliburu praktikoa.
Prebentzio eta detekzio goiztiarra, arriskuen ebaluazioa edo kasuen kudeaketa bezalako gaiak lantzen ditu.
Hemen ere eskuragarri: CAS
Hezkuntza eta ikastetxeak nahitaezko babes-inguruneak dira haurren aurkako indarkeria prebenitzeko. Ikastetxean ingurune seguru eta babesle bat eraikitzea, arriskuen eta autobabeseko lan-tresna egokien ezagutza hedatzea, pertsonen arteko harreman seguruak ahalbidetuko dituen eremu bat sustatzea edo familia- zein gizarte-mailako arrisku-egoerak identifikatzea hezkuntza-eginkizunari ezinbestean loturiko erantzukizunak dira.
Kontzeptu gakoak: Babesa, ongizatea, arrisku-faktoreak, indarkeria, lege-esparrua, jazarpena, bullying, hezkuntza esku-hartzea, prebentzioa, ebaluazioa.
Hartzaileak: Ikastetxeetako zuzendaritzak, irakasleak, hezitzaileak, hezkuntza-erakundeak.
Edizioa: British Council España, 2024
Hemen ere eskuragarri: CAS
Eskuliburuaren edukiak:
- Lehen mailako prebentzioa
- 1. Jarduera-ildoa: Erakundeen konpromisoa handitzea
- 1.1 Lan-tresna: Ongizatearekiko eta haurren babesarekiko konpromisoari buruzko erakundearen
adierazpenerako eredua.
- 1.1 Lan-tresna: Ongizatearekiko eta haurren babesarekiko konpromisoari buruzko erakundearen
- 2. Jarduera-ildoa: Arriskuak identifikatzea
- 2.1 Lan-tresna: Haurrentzako arriskuen inguruko INJUCAMen mapa
- 2.2 Lan-tresna: Arriskua eta inpaktua. Probabilitate eta inpaktuaren arteko interrelazioa
- 3. Jarduera-ildoa: Jarduerak Urteko Plangintza Orokorrean txertatzea
- 3.1 Lan-tresna: Ongizate eta babesari loturiko jarduerak planifikatzea
- 4 Jarduera-ildoa: Etengabeko prestakuntza haurren babesaren arloan
- 4.1 Lan-tresna: Ongizatearen eta babesaren kultura hezkuntza komunitatean bultzatzeko aurkezpena
- 5. Jarduera-ildoa: Jardueretarako prozedura seguruak definitzea
- 5.1 Lan-tresna: Planifikatu beharreko prozedurak identifikatzeko fitxa
- 5.2 Lan-tresna: Jarduera zehatz bati loturiko arriskuak aztertzea: txangoak, ikastetxeko sarrerak eta irteerak
- 1. Jarduera-ildoa: Erakundeen konpromisoa handitzea
- Bigarren mailako prebentzioa
- 6. Jarduera-ildoa: Detekzio goiztiarra
- 6.1 Lan-tresna: Entzute-gune bat sortzeko gakoak
- 6.2 Lan-tresna: Haur edo nerabeen testigantza zuzena jasotzeko gida
- 7. Jarduera-ildoa: Barneko koordinazio-sare bat sortzea
- 7.1 Lan-tresna: Esku-hartzea eskatzen duten egoerak barne-mailan komunikatzeko fitxa
- 7.2 Lan-tresna: Komunitate-sareko bitartekoak eta programak mapatzea
- 8. Jardueran-ildoa: Kasuak kudeatzea: Informazioa biltzea
- 8.1 Lan-tresna: Esku-hartzeak planifikatzeko fitxa
- 8.2 Lan-tresna: Ikasleak elkarrizketatzeko eredua
- 8.3 Lan-tresna: Familia elkarrizketatzeko eredua
- 9. Jarduera-ildoa: Aginte eskudunei jakinaraztea
- 9.1 Lan-tresna: Gizarte Zerbitzuei jakinarazteko eredua
- 9.1 Lan-tresna: Gizarte Zerbitzuei jakinarazteko eredua
- 6. Jarduera-ildoa: Detekzio goiztiarra
- Hirugarren mailako prebentzioa
- 10. Jarduera-ildoa: Ikasleentzako laguntza
- 10.1 Lan-tresna: Laguntza-plana
- 10.2 Lan-tresna: Birbiktimizazioa eta estigmatizazioa ulertzeko eta ekiditeko gida
- 11. Jarduera-ildoa: Koordinazioa beste erakunde publiko batzuekin, jarraipena ziurtatzeko
- 11.1 Lan-tresna: Kanpo-koordinaziorako fitxa
- 10. Jarduera-ildoa: Ikasleentzako laguntza
Hemen ere eskuragarri: CAS
Haurren babesa
Babeserako eskubidea eguneroko jardueretan bermatzeko erantzukizuna haur horien ongizatearen ardura duten heldu eta erakunde guztiena da. Babeserako eskubidea gure egunerokotasunean txertatzeko hainbat baliabide ditugu eskuragai: besteak beste, irakasleentzako gidak, ikasgelarako baliabideak eta hainbat ideia.