Haurrak babesteko erremintak, ikastetxeentzat

Haurren babesa eta ongizaterako eskuliburu praktikoa, ikastetxeetzat.
  • Haurren babesa sustatzeko gakoak eta ideiak biltzen dituen eskuliburu praktikoa.

  • Prebentzio eta detekzio goiztiarra, arriskuen ebaluazioa edo kasuen kudeaketa bezalako gaiak lantzen ditu. 

deskargatu PDFA

Hemen ere eskuragarri: CAS 

 

Eskolaren babes-eginkizunak haurren hezkuntzarako, garapenerako, osasunerako eta ongizaterako eskubidea bermatzen du. Ikastetxean babes-ingurune bat eraikitzeak eskola-komunitate osoak partekatzen duen ardura da; baina ez da naturalki edo automatikoki sortzen den gauza bat: aktiboki sustatu beharra dago, sektore ezberdinetako profesionalak inplikatuz. Eskuliburu honek zenbait alderdi praktiko lantzen ditu, eginkizun garrantzitsu horretan parte hartu nahi duten ikastetxeentzat.

 

Indarkeria ikastetxeetatik prebenitzea

Gure ikastetxeetara datozen haurrek eta nerabeek beren garapena oztopatuko duten arrisku-egoera ugari paira ditzakete, ikastetxean bertan zein ikastetxetik kanpo. Ikastetxea egoera bakoitzari erantzun zehatz bat ematera behartuta dago. Ikastetxearen esku-hartzea eskatzen duten egoera horietako zenbaiten jatorria dira etxean, eskolan edo gizarte-ingurunean gertaturiko indarkeria-egoerak:  

  • Tratu txarrak
  • Indarkeriazko diziplina
  • Zabarkeria
  • Abandonua
  • Banantze gatazkatsuak
  • Indarkeria bikarioa
  • Genero-indarkeria
  • Sexu-indarkeria
  • Jazarpena eta ziberjazarpena
  • Gorroto delituak
  • Gaizkile-talde biolentoetako kide izatea.
     

Horrez gain, beren ongizatea arriskuan jar dezaketen egoerak daude; ondokoak, besteren artean:

  • Nahasmen emozionalak
  • Osasun mentaleko nahasmenak
  • Gabezia ekonomiko larriak
  • Babesik ez izatea familiaren edo erakundeen aldetik
  • Adikzioak
  • Tentsioak komunitatean
     

Hezkuntza eta ikastetxeak nahitaezko babes-inguruneak dira haurren aurkako indarkeria prebenitzeko. Ikastetxean ingurune seguru eta babesle bat eraikitzea, arriskuen eta autobabeseko lan-tresna egokien ezagutza hedatzea, pertsonen arteko harreman seguruak ahalbidetuko dituen eremu bat sustatzea edo familia- zein gizarte-mailako arrisku-egoerak identifikatzea hezkuntza-eginkizunari ezinbestean loturiko erantzukizunak dira. 

Portada del documento

 

Kontzeptu gakoak: Babesa, ongizatea, arrisku-faktoreak, indarkeria, lege-esparrua, jazarpena, bullying, hezkuntza esku-hartzea, prebentzioa, ebaluazioa. 

Hartzaileak:  Ikastetxeetako zuzendaritzak, irakasleak, hezitzaileak, hezkuntza-erakundeak. 

Edizioa: British Council España, 2024

 

deskargatu PDFA

Hemen ere eskuragarri: CAS 

 

 

 Eskuliburuaren edukiak: 

  1. Lehen mailako prebentzioa
    1. 1. Jarduera-ildoa: Erakundeen konpromisoa handitzea
      • 1.1 Lan-tresna: Ongizatearekiko eta haurren babesarekiko konpromisoari buruzko erakundearen
        adierazpenerako eredua.
    2. 2. Jarduera-ildoa: Arriskuak identifikatzea
      • 2.1 Lan-tresna: Haurrentzako arriskuen inguruko INJUCAMen mapa
      • 2.2 Lan-tresna: Arriskua eta inpaktua. Probabilitate eta inpaktuaren arteko interrelazioa
    3. 3.  Jarduera-ildoa: Jarduerak Urteko Plangintza Orokorrean txertatzea
      • 3.1 Lan-tresna: Ongizate eta babesari loturiko jarduerak planifikatzea
    4. 4 Jarduera-ildoa: Etengabeko prestakuntza haurren babesaren arloan
      • 4.1 Lan-tresna: Ongizatearen eta babesaren kultura hezkuntza komunitatean bultzatzeko aurkezpena
    5. 5. Jarduera-ildoa: Jardueretarako prozedura seguruak definitzea
      • 5.1 Lan-tresna: Planifikatu beharreko prozedurak identifikatzeko fitxa
      • 5.2 Lan-tresna: Jarduera zehatz bati loturiko arriskuak aztertzea: txangoak, ikastetxeko sarrerak eta irteerak
         
  2. Bigarren mailako prebentzioa
    1. 6. Jarduera-ildoa: Detekzio goiztiarra
      • 6.1 Lan-tresna: Entzute-gune bat sortzeko gakoak
      • 6.2 Lan-tresna: Haur edo nerabeen testigantza zuzena jasotzeko gida
    2. 7. Jarduera-ildoa: Barneko koordinazio-sare bat sortzea
      • 7.1 Lan-tresna: Esku-hartzea eskatzen duten egoerak barne-mailan komunikatzeko fitxa
      • 7.2 Lan-tresna: Komunitate-sareko bitartekoak eta programak mapatzea
    3. 8. Jardueran-ildoa: Kasuak kudeatzea: Informazioa biltzea
      • 8.1 Lan-tresna: Esku-hartzeak planifikatzeko fitxa
      • 8.2 Lan-tresna: Ikasleak elkarrizketatzeko eredua
      • 8.3 Lan-tresna: Familia elkarrizketatzeko eredua
    4. 9. Jarduera-ildoa: Aginte eskudunei jakinaraztea
      • 9.1 Lan-tresna: Gizarte Zerbitzuei jakinarazteko eredua
         
  3. Hirugarren mailako prebentzioa
    1. 10. Jarduera-ildoa: Ikasleentzako laguntza
      • 10.1 Lan-tresna: Laguntza-plana
      • 10.2 Lan-tresna: Birbiktimizazioa eta estigmatizazioa ulertzeko eta ekiditeko gida
    2. 11. Jarduera-ildoa: Koordinazioa beste erakunde publiko batzuekin, jarraipena ziurtatzeko
      • 11.1 Lan-tresna: Kanpo-koordinaziorako fitxa

 

DesKARGATU PDFA

Hemen ere eskuragarri: CAS 

Haurren babesa

Babeserako eskubidea eguneroko jardueretan bermatzeko erantzukizuna haur horien ongizatearen ardura duten heldu eta erakunde guztiena da. Babeserako eskubidea gure egunerokotasunean txertatzeko hainbat baliabide ditugu eskuragai: besteak beste, irakasleentzako gidak, ikasgelarako baliabideak eta hainbat ideia.

Gehiago ikusi

Neskato batek esku txuriak marrazten ditu oihal urdin baten gainean