Gure planeta, gure eskubideak: 2017-2018 kurtsorako hezkuntza materiala

"Gure planeta, gure eskubideak" haurren eskubideak eta klima-aldaketaren inguruan materialak eta baliabideak biltzen dituen jarduera-multzo bat da. Ikus ezazu ikasgeletatik lortu daitekeena!

 

© UNICEF/UN056164/Sokhin

 

Klima-aldaketaren aurka borrokatzea hezkuntza-helburua izan al daiteke? Guk baietz uste dugu: klima-aldaketa oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek izango duten erronka nagusia da, izan ere, egunotan planeta osoan milaka haurren bizitzetan eragiten duen fenomenoa da. Gure ikasleei ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak eskeintzea, atzerazina den erantzukizuna da, haiek erronkari modu eraginkor batean aurre egin diezaioten.

Eskubideak eta klima

Kurtso honetarako prestatu ditugun hezkuntza-materialek gaia honi heltzen diote bi ikuspuntuetatik:

  • Osasun eskubidea: haur eta nerabe guztiek ingurune osasungarri batean bizitzeko eskubidea daukate eta, aldi berean, ingurumenean gerta daitezkeen aldaketetatik babesteko ere. Belaunaldiarteko justizia agindua badago ere: haurrek ez daukate erantzukizunik oraingo ingurumen-arazoen aurrean, baina ondorioak gehien sufritu eta sufrituko dituztenak dira.
  • Parte-hartzeko eskubidea: gaur jaiotzen den haur bat, 18 urteren buruan erabateko erantzukizunaz erabakiak hartuko dituen heldua izango da. Hezkuntza eremutik, hori aprobetxatu beharra daukagu ezagutzak eskeintzeko, pentsamolde kritikoa eta arduraduna inspiratzeko eta herritar aktibo eta konprometituak izateko beharko dituzten gaitasunen garapena bultzatzeko.

Tifoiak, uholdeak, bero-boladak eta lehorte eta basamortutze-mehatxuak (Nigerren adibidez) bezalako hondamendi naturalek, haurren eskubideak ataka larrian jartzen dituzte eta klima-aldaketarekin harreman estua daukate.

Material didaktikoak

2017-2018 kurtsorako hezkuntza-materialek honako hau barne hartzen dute:

Kurtso-gidaliburua

Gidaliburuak, inspirazioa lortzeko ideiak hartzen ditu barne, klima-aldaketa haurren eskubideen ikuspuntutik heldu nahi duten ikastetxe eta irakasleentzat interesgarria izango delakoan. Haurren parte-hartzea eta erantzukizuna sustatzea da gakoa, hala gertuko ingurunean (ikastetxea, auzoa, herria…), nola arazoaren garrantzi globala aintzat hartuta.

Gidaliburaren bertsio inprimatua postaz bidaltzen da UNICEFeko hezkuntza-programan izena eman duten ikastetxeetara irailean zehar. PDF formatuan deskargatzeko aukera badago ere, hainbat hizkuntzatan: EUSCASENG

Jarduerak etapaz etapa

Hezkuntza maila desberdinak kontuan hartuta, gidaliburuak ikuspegi didaktiko bereiztuak eskeintzen ditu, adinaren araberako jarduerekin osatuta. Ekintza hauek azaroaren 20aren inguruan -Haurren Egun Unibertsala- burutzeko eginak izan dira. Noski, ikas egutegiaren beste momentu batera egokitu daitezke.

Haur Hezkuntzarako jarduera: klimaz babestu egiten gara

Haur hezkuntzatik hasita prebentzioaren aldeko joera garatzea ezinbestekoa da bizitza osoan lagungarri izango zaizkigun baloreak eta ingurumenaren aldeko gaitasunak barneratzeko. “Hiru txerrikumeak eta haize guztiz gaiztoa” ipuinarekin osatzen da ekintza.

 
Lehen Hezkuntzarako jarduera: Planeta defendatzeko hitzak

Ingurumenaren babesarekin konprometitzeko, klima-aldaketak sortzen dituen arazoak ezagutzea, iritzi kritikoa eta informatua eratzen gai izatea eta hori plazaratzeko askatasuna eta babesa izatea ezinbestekoak dira. Jarduerak klima-aldaketaren inguruan toki desberdinetako umeen iritziekin egindako bideo bat du.

 
Bigarren Hezkuntzarako jarduera: Helburua: etorkizun sostengarria

Gizateriak baliabide naturalen gehiegizko ustiatzearen arriskuak uler ditzaketen belaunaldi berriak bat behar ditu, eta, horrenbestez, sostengarriak eta ingurumenarekiko eta giza-eskubideekin errespetagarriak izango diren bizi estilo eta negozioak abian jar ditzaketenak. Jarduera honen helburua gure parte-hartzeko eta ingurumen osasungarri bat izateko eskubideak gauzatzeko proiektu baten garapena da.

 
Glosarioa

Glosario honek klimaren gaia jorratzeko erabilgarriak izan daitezkeen hitzak jasotzen ditu. Betiere Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera.

 

 

Jarduerak eta baliabideak: Haurren eskubideak eta klima-aldaketa

Ahotsak planetaren alde

Ahotsak planetaren alde

Lehen hezkuntazarako jarduera

Haurren eskubideak eta klima-aldaketa: bideoak

Haurren eskubideak eta klima-aldaketa: bideoak

Vídeos para tratar en el aula el cambio climático desde una perspectiva de participación infantil y juvenil

Cuento: Los tres cerditos y el viento feroz

Hiru txerrikumeak eta haize guztiz gaiztoa

"Haizeak eman eta eman… eta eraitsi zuen haien etxea"

Zeregina: etorkizun jasangarri bat

Zeregina: etorkizun jasangarri bat

Bigarren Hezkuntzako / Batxilergoko jarduera

Klimatik babesten gara

Klimatik babesten gara

Haur Hezkuntzarako jarduera

2017-2018 ikasturteko gida: Haurren eskubideak eta klima-aldaketa

2017-2018 ikasturteko gida: Haurren eskubideak eta klima-aldaketa

Eskubideetarako eta herritartasun globalerako hezkuntza. 2017-2018 ikasturteko gida. Jarduerak eta baliabideak

Conoce más sobre los derechos de la infancia en el ámbito educativo

Blog

Cada semana ocurren cosas nuevas en los centros que colaboran con UNICEF y este es el lugar para compartir vuestras experiencias. También encontrarás aquí información de última hora sobre novedades relacionadas con el programa educativo y la Educación en Derechos.

Educación en Derechos

Descubre qué es una escuela en derechos y cómo puedes empezar a trabajar para convertir tu centro educativo en una escuela defensora de los derechos de la infancia.

Liburutegia

Accede a guías, manuales, fichas, actividades, cómics, cuentos, presentaciones para el aula y otros materiales didácticos para trabajar los derechos de la infancia en el aula. Disponibles para descarga gratuita en PDF.

 
© UNICEF
© UNICEF
© UNICEF

Únete al programa

Forma parte de nuestra red de centros educativos comprometidos con los derechos de la infancia
  • Tendrás acceso gratuito a los materiales educativos del programa.
  • Recibirás información personalizada.
  • Podrás publicar y compartir en el blog las experiencias de educación en derechos de tu centro educativo.

Únete