Kartela: Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren bertsio laburtua
Kartel bikoitza ikasgelarako, Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren laburpen batekin
Kartel honek bi orrialde ditu, elkarrekin edo bananduta erakuts daitezkeenak. Lehenak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioko artikuluak zerrendatzen ditu, artikulu bakoitzaren irudi kontzeptual bat eskaintzen duten kolorezko binetetan. Bigarren orrialdeak artikulu bakoitza laburbiltzen du.
Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa erreminta erabilgarria izan daiteke irakasle eta hezkuntza-erakundeentzat, haurren eskubideen inguruko beren hezkuntza-lana bideratu ahal izateko. Haurren eskubideak ikasgelan landu ahal izateko, Konbentzioaren bertsio labur bat ere badago, Lehen Hezkuntzatik aurrerako ikasleentzat ulergarria den hizkera batean idatzia.
Kontzeptu gakoak: haurren eskubideak, giza eskubideak.
Hartzaileak: Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakasleak, ikastetxeetako zuzendaritzak, haurtzaroko udal teknikariak, familiak.
Eskuragarri dauden PDF bertsioak: GAZ | KAT | EUS | GAL | VAL
Edizioa: UNICEF, Child Rights Connect