Indarkeriak, birusek bezala, biktimak besterik ez ditu sorrarazten: guztiok galtzen dugu eztanda egiten duenean. Gainera, epidemiekin gertatzen den bezala, hobe da prebenitzea sendatzea baino. Ikasturte honetan eskola-mobilizazio bat proposatzen dizuegu. Hala, guztion artean landuko dugu bakearen eta tratu onaren txerto bat, azaroaren 20an, Haurren Egunean, gure ingurune osoa babesten saiatzeko. Adi, ordea, oso txerto berezia baita: txertoa, hartu baino, pentsatu egiten da. Ezagutu ezazu!
1: Ikasgelako lana
Eman itxura zuen indarkeria-birusari eta sortu tratu onaren zuen txertoa
Indarkeria-birusa ez da edozein birus bezalakoa: gure beldurrez elikatzen da. Hala, irudi bat emango diogu, kezkatzen gaituena ondoen islatu dezan. Deskargatu itzazu ideiak eta baliabideak biltzen dituzten gida hauek, indarkeria-birusaren aurkako eta bakearen eta tratu onaren aldeko zuen txertoa lantzeko.
2: Ospakizuna ikastetxean
Deskargatu zuen kartila, manifestua eta tirita pertsonalizatuak zuen txertaketa-kanpainarako
Zuen txertoa eraginkorra izateko, ezagutzera eman behar duzue. Deskargatu zuen ikasgela edo taldeko txertaketa-kartila pertsonalizatua, bakearen eta tratu onaren aldeko zuen konpromisoak biltzen dituen manifestuarekin eta zuen kanpainan txertatzea lortu duzuen pertsona guztiei jarriko dizkiezuen tiritekin. Hemen pertsonalizatu dezakezu zure PDFa, bakarra eta errepika-ezina izan dadin.