Tanta bakoitzaren
garrantzia
Hezkuntza komunitate osoari parte-hartzeko gonbitea zabaldu
#tantakUNICEF
Elkartasun tantak
Hamar urte baino gehiagoz, Tantak lasterketei esker, mota guztietako eskola, ikastetxe eta institutuek beren hezkuntza komunitateak batzeko aukera izan dute helburu bakarrekin: mundu osoko haurrek ura eskuratzeko ahalmena hobetzen lagundu eta haur eta nerabe guztiek osasunari, hezkuntzari eta ingurune osasuntsu bat izateko eskubidea defendatu. Gainera, Tantak lasterketak hondamendi humanitarioetan laguntzeko bidea ere bilakatu dira hezkuntza-zentro askorentzat.
Parte hartzeko modu berri bat
Aurrerapen digitalak eta ekarpen-mekanismo azkarrago eta gardenagoen aldeko sentsibilitate sozial handiak lankidetza-modu berri bat garatzea bultzatu gaitu. Modu berri honek Tanten kanpainan parte-hartzeko prozesua errazten du.
FISKALITATEA
Familiek egindako dohaintzak desgrabatu ditzakete, hala nahi izanez gero.
Online
Ikastetxeak bere tanta-lasteketaren izena eman eta dortsalak eskatzen dituenean, dohaintzak egiteko esteka pertsonalizatua jasotzen du familiekin partekatzeko. Esteka honek kode bakarra eta ikastetxearen izena ditu, dohaintzak zein ikastetxearen kanpainatik datozen jakiteko.
Gardentasuna
Dohaintza zuzenean gure webgunean egiten da. Horrek konfiantza ematen du; familiek zalantzarik gabe jakingo dute emandako kopurua helmugara iritsiko dela, prozesu osoari gardentasun handiagoa emanez.
Segurtasuna
Eskudiruzko dohaintzak, nahiz eta zenbatekoa txikia izan, arriskutsuak izan daitezke maneiatu behar dituen zentroko langileetzat. Familia batzuentzat ere deseroso izan daiteke haurrek eskolara dirua eramatea, batez ere txikiak direnean.
Fiskalitatea
Dohaintza zuzenean egitean, emaile bakoitzak dagokion desgrabazioa jaso dezake.
Eskerrak eman
Datuak babesteko politika dela eta, zentroak ez du dohaintzen xehetasunetara sarbiderik. Hala ere, kanpainan lortutako kopuru osari buruzko informazioa jasoko du, bai eta jardueran parte-hartzea aitortzen duen diploma ere.
Ohiko galderak lasterketa edo aukeratu dugun ekintzaren antolakuntzari buruz:
- Ikastetxeak data eta proba non egingo den erabaki eta zirkuitua diseinatzen du. Adibidez, martxoaren 22ko astea, Uraren Munduko Egunaren astea, data egokia izan daiteke. baina beste edozein data ere ongi dago.
- Izen emateko formularioa bete
- Formularioa bidali ondoren, mezu elektroniko bidaliko dizugu. Mezu horretan jasoko duzu: alde batetik, dortsalak bidaltzeko prozesua hasi dela jakinaraziko dizun notifikazioa; eta, bigarrenez, ekarpenak egiteko esteka, familiekin partekatzeko. Ondoren, beste mezu bat jasoko duzu, dortsalak bidali direla baieztatzeko.
- Garrantzitsua: eskatu zure dortsalak, gutxienez, lasterketa baino 15 egun lehenago, garaiz iritsi daitezen.
- Prestatu lasterketarekin batera egingo diren hezkuntza-promosamenak. Informazioa eta baliabideak gure webgunean daude eskuragai.
- Nahi izanez gero, parte-hartzaileek banakako helburu ekonomikoa ezartzen dute, gurasoekin edo legezko tutoreekin adostuta. Jarraian, babesleak bilatzen dituzte familiaren eta lagunen artean, eta ekarpen ekonomiko bat eskatzen zaie zirkuiturako itzuli bakoitzeko, bere helburua betetzen laguntzeko.
- Argitaratu jardueraren argazkiak edo bideoak zure ikastetxeko blogean. Gogoratu guri abisatzea zabalkundea eman ahal izateko. Sare sozialetan ere zabaldu desakezu: #tantakUNICEF eta #gotasUNICEF traolarekin. Gustura izango dugu zuen lasterketaren berri!
- Parte hartxen duten ikastetxea guztiak Tantak Kanpainako Zentro Laguntzaile gisa aitortuko dira.
Bai, ikastetxeak dohaintzak eskudirutan jasotzeko eta sartzeko aukera dato oraindik. Bide hau jarraituz gero, ikastetxeak bildutako guztia UNICEFi helaraziko dio, Banco Santanderren kontuan dirua sartuz IBAN: ES72-0049-1892-67-2910381058
Bai, beste bi bide daude dohaintzak egiteko:
- SMS bidez
- Bizum bidez
Aukera hauek interesatzen bazaizkizue zuen erkidegoko UNICEFen bulegoarekin jarri beharko zarete harremanetan, aurekera hauen inguruko informazio osoa lortzeko.
ZALANTZAK?
Jarri gurekin harremanetan
Informazio gehiago behar duzu izena emateari, lasterketa bat antolatzeari edo Tantak ekarpenari buruz?
Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke paisvasco@unicef.es helbidean. Mila esker!