Kaltegarria den gizarteko ohitura bat aldatu. Ablazioa edo emakumeen genitalen mozketa
Sahara hegoaldeko Afrikan urtero hiru milioi neskatila eta nerabe inguruk ablazioa edo emakumeen genitalen mozketa pairatzen dute.Txostenaren arabera, konpromiso eta laguntza egokia egonez gero, milaka urteetako ohitura errotu hori belaunaldi bakar batean ezaba liteke.
Zenbait sinesmenen arabera, ablazioa edo emakumeen genitalen mozketa (A /EGM) emakumearen edertasuna eta ohorea hobetu, ezkontzeko aukerak handitu, maila soziala igo edo kastitatea hobetzen duen praktika tradizionala da.Gurasoek, familiaren ohorea babesten dutelako eta neskatilen onerako dela uste dutelako sustatzen duten ablazioa. Ablazioa edo emakumeen genitalen mozketa Sahara hegoaldeko Afrikako eta Ekialde Hurbileko 28 herrialdetan gauzatzen da eta 130 milioi neska eta emakume ohitura horren biktima izan dira.