Eskubide guztiak, haur guztientzako, mundu osoan
Gure pasioa: haurren eskubideak
Eskubideak dira munduko haur guztiek partekatzen dutena. Salbuespenik gabe. Jatorria, azalaren kolorea, egoera ekonomikoa edo baldintza sexuala edozein dela ere, munduko haur guztiek eskubide berberak dituzte.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena da gure lanari zentzua ematen dion bide-orria. Garrantzitsua da, ez bakarrik guretzako, haurren eskubideen alde egiten duten guztientzako ere.
Haurren eskubideak herrialde guztietan errespetatuak izan daitezen da gure betebeharra. Garatutako herrialdeak barne. Osasuna, kalitatezko hezkuntza eta edozein jazarpen edo erasoren kontra babesa jasotzea dira haurren eskubideen bizkarrezurra.
Zer egiten dugu Espainian? Haurren eskubideak bultzatzeko eragin politikoa, haurren egoera gure inguruan hobeto ulertzeko txostenen argitalpena eta eskubideetan oinarritutako hezkuntza, ikastetxeetan eskubideen ikuspegiaren sustapena.
Haur guztien bizi-baldintzak hobetzeko eta haien eskubideak betetzen direla bermatzeko, gure estrategiak, programak eta ekimenak hurrengo puntu hauetan oinarritzen dira:
Haurren eskubideak ez daude bigarren maila batean. Ez dira ezta osagarri bat. Giza-eskubideak dira baita ere. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena haurrei babes berezi bat eskeintzeko onartu zen. Giza Eskubideen Gutunak ematen ez ziona. Helduentzako balio diren zenbait eskubide ez dira baliozkoak haurrentzako eta alderantziz.
Haurren eskubideak zatiezinak, interdependenteak eta elkartuta daude elkarren artean. Interes-gatazka ematen bada, eskubideren bat beste baten aurrean jarri daiteke. Baina honek ez du esan nahi interesak garrantziaren arabera sailkatzen direnik.
Zenbait herrialdeek haurren babeserako legeak onartzen dituzte, Hitzarmena berresten dutenean hori egitera konprometitzen direlako. Haurren Eskubideen Komitea Hitzarmena berretsi duten herrialden engaiamendua behatzeko sortu zen.
Inola ere ez. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena letra larriz idatzi behar da. Haurren etorkizuna ataka larrian jarri dezaketen egoeren aurrean neurriak hartzeko aitorpena da.
Lehenik eta behin, ezagutu eta zabaldu. Haien defentsan ere lan egin dezakezu: zeintzuk dira haurrak babesten dituzten legeak eta nortzuk, haien eskubideak defendatzeko lan egiten dutenak (erakundeak eta elkarteak). Click eman eta UNICEFekin kolaboratzeko hainbat aukera ezagutuko dituzu.