© UNICEF
© UNICEF/UNI649017
© UNICEF/UNI649017/Dar Al Mussawir
Haurren eta Nerabeen
Partaidetza Bizkaian
UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lehen aldiz topaketa bat ospatuko dugu, eta Bizkaiko udalerrietako haurren eta nerabeen partaidetzarako kontseilu, organo eta talde guztiak gonbidatuta daude ekitaldi horretara.
Aukera ezin hobea izango da haurrak eta nerabeak bildu eta entzuteko, eta, gainera, honako gai hauen inguruan proposatzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko:
- Haurren eta nerabeen parte-hartzearen azterketa: nolakoak diren gure partaidetza-taldeak/-organoak (indarguneak/ahuleziak, aukerak-mehatxuak)
- Parte hartzeko artea: tresnak, abileziak, haurrak antolatzeko moduak, estrategiak eta mekanismoak.
- Haurren parte-hartzearen “bultzadametroa”. Ideia eta proposamen zehatzak diseinatzea, haur eta nerabeen parte-hartzea hobetzeko parte-hartze talde/organoetan.