Zure seme-alaba kolapso bat kudeatzen laguntzeko erak
Acompaña a tu hijo o hija cuando se sienta abrumado o tenga dificultades.
Zure seme-alaba krisi bat kudeatzen laguntzeko erak
Zure seme-alaba sentimendu zailak edo larderiatsuak kudeatzen lagun ezazu.
© UNICEF/UN0474758/Babajanyan/VII Photo
17/10/2022
Nerabezaroak emozio handiak dakartza berarekin eta, zenbaitetan, zaila izan daiteke aipatuak kudeatzea. Nerabezaroan aditutako psikologo, idazle arrakastatsu, New York Times egunkariko kolaboratzaile erregular eta bi seme-alaben guraso Lisa Damour doktorearekin hitz egin dugu, sentimendu zailak edo larderiatsuak kudeatu ahal izateko gurasoek seme-alaba nerabeei eman diezaieketen laguntzaren inguruan.
Oharra: Gomendio orokor hauek erabilgarriak izan daitezke egoera zail hauek bizi dituzten guraso gehienentzat baina, zenbaitetan, amorrualdi edo krisi emozional hauek garapen-nahasmenduren bati lotuak egon daitezke, mintzairaren garapenaren atzerapenari, ikusteko edo entzuteko arazoei edo portaera-arazoei lotuta esaterako. Kasu horietan, haur edo nerabeen nahasmenduetan aditu diren profesionalen laguntza berezia eskuratu beharko da. Arren, espezialista batengana jo ezazu zure seme-alabaren arazo emozionalak sakonagoa den erroren bati lotua egon daitezkeela susmatzen baduzu.
Zer da krisia?
Krisiak haurretan edo nerabeetan gerta daitezke. Emozioren batek haurra erabat menderatzen duenean eta haurra kikildua sentitzen denean gertatzen dira. Emozio horiek ondokoak izan daitezke: izua, haserrea, frustrazioa edo antzekoren beste bat.
Zeintzuk dira krisi baten zantzuak nerabeetan?
Sentitzen dutena adierazteko gai diren nerabeak kikilduta sentitzen direnean negar-zotinka, hiperbentilatzen edo hara eta hona, haserre mugitzen has daitezke. Nerabeek oso gutxitan pairatzen dute krisiren bat leku publiko batean, lotsatuta sentituko baitira. Krisi gehienak etxean gertatzen dira. Adibidez, nerabe batek bere sentimenduak kontrolpean manten ditzake eskolan, egun osoan zehar, eta krisi emozional bat izan etxera iritsi bezain pronto.
Zer egin nire seme-alaba nerabeak krisi emozional bat duenean?
Jarraian, beren seme-alaba nerabea krisiak kudeatzen laguntzeko Damour doktoreak gurasoentzat zehaztu dituen bederatzi estrategia praktiko jaso ditugu. Eten bat egin ezazu estrategia bakoitza eta gero, funtzionatu duen ala ez ikusteko. Ez badu funtzionatu, hurrengo estrategia aplika ezazu.
1. Entzun iezaiozu, hitza kendu gabe
Nerabeen krisi emozionalak, zenbaitetan, gaizki dagoen horren inguruan era oso estresatuan eta larrian hitz egitea dakar. Kasu horietan, nerabeak esan nahi duten guztia esaten uztea da gakoa. Baina asmo ona duten zenbait helduk, askotan, hitza kentzen diete edo iruzkinak egiten dituzte, emozioak adieraztea arazoa kudeatzeko modu bat dela ahaztuz.
2. Enpatia zintzoa agertu
Gehienetan, sentitzen ditugun emozioak hitzez adieraztea nahikoa izaten da nerabeak behar duen lasaitua eskuratzeko. Arretaz entzun eta gero, enpatia ager dezakegu gure babes hori indartzeko. Esaterako, helduek ondokoak esan ditzakete: “Hau marka hau!” edo “Sentitzen dut gertatu izana!”
3. Estura aitor ezazu
Aitorpena oso eraginkorra da, nerabeentzat bereziki. Nerabeek zenbaitetan uste dute arazoren bat dutela emozio-mailan, beren emozioak oso indartsuak izan daitezkeelako. Aztoratua dagoen nerabearen alderdi hori dagoen bitartean, beste alderdi bat dago ere: bere emozioen indarra dela-eta kezkatua dagoen nerabearena, alegia.
Nerabeek lasaitu handia hartzen dute helduek ondokoa esaten badiete: “Uler ditzaket zure sentimendu horiek. Eta ulergarria da ere bizi izan duzun erreakzioa”. Aitzitik, helduek esaten badute: “Zergatik zaude hain aztoratuta horregatik? Arazo askoz handiagoak dituzten pertsonak daude, ez duzu uste?”, kasu horretan nerabea, gaizki eta aztoratuta sentitzeaz gain, errudun ere sentituko da. Bestela esanda, nerabearen ikuspegia aldatzen saiatzeak ez du beti gurasoek bilatzen duten emaitza bermatzen.
4. Aurrera ateratzen lagundu
Kasu gehienetan, lehen hiru estrategiak nahikoak izaten dira zure seme-alaba laguntzeko. Baina hiru estrategia horiek eta gero zure seme-alabak lasaitu nahikoa hartu ez badu, bere sentimenduak adierazten laguntzeari utzi eta egoeratik ateratzen lagunduko diogu. Hori lortzeko modu bat da seme-alabari bere burua lasaitzen laguntzea. Seme-alabarekin hitz egin ezazu, bere burua lasaitzeko aplika ditzakeen estrategien inguruan. Horietako bat da sakonki eta astiro arnastea.
Sabel-arnasketa oso lasaigarria da eta oxigeno asko bideratzen du gure biriketara. Hona hemen arnasteko era erraz bat. Hiru pauso ditu:
- Zure eskua sabelean jar ezazu.
- 5 arnas sakon har itzazu, 5 segundo igaroz arnasa hartzen eta beste 5 segundo arnasa botaz. Arnasa sudurraren bidez hartuko dugu; eta ahoaren bitartez bota.
- Seme-alabari azal iezaiozu arnasa hartzen duenean sabela apurka-apurka puztu beharko duela, puxika bat balitz bezala. Eta arnasa botatzerakoan puxika hori hustu beharko duela.
5. Konfiantza adieraz iezaiozu, destainarik gabe
Ondokoak bezalako esaldiak erabil itzazu zure babesa adierazteko: “Badakit gogorra dela baina sentimendu horrek ez du asko iraungo” edo “egoera latza badirudi ere, orain arte indar handia erakutsi duzu eta badakit honi buruz hitz egiteko gai eta egoerari elkarrekin aurre egiteko gai garela”.
6. Laguntza eskaini arazoa konpontzeko
Orain arteko estrategia guztiak aplikatu eta gero seme-alabak aztoratua jarraitzen badu oraindik, laguntza eskaintzea da hurrengo pausoa: “Arazo hau konpontzeko laguntza behar duzula uste al duzu?” Laguntza bilatzeko baimena eskatzeak, laguntza zuzenean eskaini beharrean, seme-alaba nerabearekin dugun elkarrizketa mantentzen lagun dezake. Nerabeak zenbaitetan ezetz erantzungo du (“Ez, barrukoak atera besterik ez dut behar”) eta, ondorioz, entzuna izan nahi duela jakingo dugu. Eta baietz erantzunez gero, badakigu dugu harrera harkorra agertuko duela jasotako laguntzaren aurrean.
7. Arazoa bi ontzitan banatu
Zure seme-alabak laguntza jasotzeko eskatu badu arazoarekin amaitzeko, erabilgarria izan daiteke aurre egin beharko dituen arazoak edo gaiak bi kategoriatan banatzea: alda daitezkeen gauzak; eta aldaezinak diren gauzak.
8. Alda daitezkeen gauzei dagokienez, balizko konponbideak aztertu
Bere arreta arazoa konpondu eta aldaketa esanguratsuak ekar ditzaketen konponbideetan jartzen lagun ezazu.
9. Aldaezinak diren gauzei dagokienez, laguntza eskatu
Konponbide erraza ez duten arazoak aitortzen lagun iezaiozu zure seme-alaba nerabeari. Laguntzeko era bat izan daiteke nerabeak duen energiari buruz hitz egitea. Ondokoa ezan zenezake, adibidez: “Hainbesterainoko energia duzu; hortaz, zinez konpon ditzakegun arazoetarako gorde ezazu. Ez ezazu alferrik galdu une honetan zure kontroletik at dauden arazoetan”.
Seme-alaba nerabea duzu etxean? Ikus Lisa Damour doktorearen gomendio gehiago.
¿Te gustaría hacer algo extraordinario hoy?
Hazte socio. Elige ahora tu aportación mensual.