Errefuxiatuei laguntza: 10.000 haur desagertu dira Europan
Europako errefuxiatuen krisiak zifra mingarri eta ikaragarria utzi digu berriro ere. Europol-en arabera, lagunduta ez dauden 10.000 haur errefuxiatu eta migratzaile desagertu dira gure mugen barruan, eta zifrak gora egin dezake.
Badakigu haur horiek gure kostaldera iritsi zirela gerra eta biolentziaz nekatuta zeudelako. Badakigu herrialde Europar batean izena eman zutela. Baina ez dakigu ezer gehiago.
UNICEFen oso kezkatuta gaude lagunduta ez dauden edota haien familiez aldenduta dauden haurrek jasaten duten muturreko ahultasunagatik. Bakarrik bidaiatzerakoan, haur horiek pertsona-salerosketen eta beste hainbat sare kriminalen jomuga ezin hobea bihurtzen dira.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: 90.000 HAUR BAKARRIK ALEMANIA ETA SUEDIAN
Gainera, laguntzarik gabeko haurrak sexu-abusuak eta biolentziaren biktimak bihurtzeko arrisku handian daude, batez ere, atxilotze zentroetan daudenean. Herrialde askotan, haurrak esplotatzen dituzte haien bidaiaren balioa kontrabandistei ordaintzeko.
Kalkulatzen da 90.000 haur eta gazte bakarrik daudela Alemania eta Suedian. Beharrezkoa da ahalegina handitzea haien kokalekua eta beharrizanak identifikatzeko, eta nola babestu jakiteko. Haur ez-lagunduek lehentasuna izan behar dute bidearen puntu bakoitzean.
Behin helmugara iritsita, asilo-eskubidearen erabakiaren zain dauden harrera-zentroetan neurriak handitzea beharrezkoa da. Horrek esan nahi du, hainbat gauzen artean, 24 orduz egon beharko liratekeela langileak zentro hauek zaintzen.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: MUNIRREN ODISEA
Hainbeste albiste txarren artean, istorio gogor eta itxaropentsu bat partekatzea gustatuko litzaiguke. Munirren odisea kontatzen du istorio honek, 16 urteko afganiarra eta bere etxearen kontrako bonbardaketa batek bere gorputzaren ezkerraldea partzialki paralizatuta utzi ziona.
Bere herrialdean dagoen biolentziak erabaki oso garrantzitsu bat hartzera bultzatu zion. Bere desgaitasuna ez zen aitzakia izan eta Munirrek bidaia oso luze bati ekin zion, Iran, Turkia, Bulgaria edota Serbia bezalako herrialdeetatik igaroz. Azken honetan, Serbian, adingabe ez-lagundu bezala identifikatu zuten eta gizarte-langileek, UNICEF-en laguntzarekin, bere bidaia segurtasunarekin jarraitzera lagundu zioten.
Orduz geroztik, Munirrek gurekin harremanetan jarraitu du eta bere ibilbidearen berri eman digu. Badakigu Suediara heldu dela, non asilo eskaera formala hasi duen. “Etxean nago eta laguntzen nauen jende asko dago”, handik kontatzen digu.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: HAUR GUZTIEK BEHAR DUTE BABESA
Errefuxiatu eta migratzaileen krisiak, tiro eta bonbardaketetatik urrun etorkizun baten bila datozen haur guztiak babesteko beharra agerian uzten du. Babes hau, ahulagoak direnentzako are eta handiagoa izan beharko litzateke, gurasorik gabe bidaiatzen duten haurrak, esaterako.
10.000 haur ez-lagunduen desagerpenaren berriak baieztatzen du haur hauek arrisku handiei aurre egin behar dietela bidaietan zehar. Gure betebeharra bidaia hau ahal den neurrian seguruagoa egitea da, helmugara ailegatzen direnean ere bai.
Zure laguntzarekin lor dezakegu. Lagundu haur errefuxiatu eta migratzaileak babesten
Lara Apariciok idatzitako posta.
* Suediako Migrazio Agentziak eta bakarrik dauden haurrentzako Alemaniako Erakunde Federalaren araberako datuak.