Errefuxiatuen krisiaren inguruan jakin beharreko 5 gauza
Europako errefuxiatu eta migranteak jarraitzen ari diren bidean aste bete igarota itzuli berria naiz.
Greziak Mazedoniarekin duen mugan hasi genuen bidea. Kilometro batez oinez ibili ginen Gevgelija-ko harrera zentrorantz bideratuz, ezerezaren erdian.
Harrera zentro horretan ezagutu nuen 105 urteko emakumea gurpil-aulkian. Bere ilobek mugitzen zuten batetik bestera.Bikote gazte asko eskutik hartuta ere ikusi nituen, gauza gutxi batzuk aldean eramanez. Bertan ikusi nuen zelan ehundaka pertsona, ama, ume, familia, adindun eta gazte trena itxaroteko ilaran zeuden, Serbiako mugatik gertu zegoen Tabanovce tren-geltokira heltzeko asmoz.
Tren bakoitzeko pertsona-talde murriztu bat igotzea baino ez zuten ahalbidetzen. 25 euro balio zuen txartel bakoitzak, uda baino lehen zeukan prezioa baino 5 aldiz garestiago.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: "JENDARTEAN FAMILIA ASKO BANATZEN IKUSI AHAL IZAN NITUEN"
Trena zikin zegoen; komunak itxita eta buxatuta. Jendartean familia asko elkarrengadik banatzen ikusi ahal izan nituen, treneko leihoetatik bata bestari deika etahurrengo geltokian batzeko desioz.
Denen lehentasuna da prozesua ezatzeratzea. Nahitaezkoa da harrera-zentrotik igarotzen direnpertsona errefuxiatu eta migratzaileen fluxu iraunkorra mantentzea.
Gurasoenb begiradan tristura eta larritasuna ikusi ahal izan nituen, bidaian zehar geldituak izatearen beldurraz. Baina esperantza ere ikusi nuen, Alemania edo Europa iparraldeko tokiren batean euren seme-alabak itxaroten egongo zen etorkizunaren bila.
ERREFUXIATUEN KRISIA: HAURRAK BABESTE EUREN ESTATUS LEGALA EDOZEIN DELARIK
Euren estatus legala edozein delarik haurrak babesteko lanean dihardugu UNICEFen. Harrera zentroetan gaude baita migrazio-bideko mugakide diren puntuetan ere, haurrei beharrezko dituzten espazioetan egotea ahalbidetzeko atseden hartu, jolastu eta laguntza psikosoziala jaso dezaten, beharrizana edukiz gero. Horrez gain, amek euren seme-alabak zaintzeko tokiak sortzen ditugu, non mundu guztiak ur edangarria izan lezakeen. Gobernuekin lanean dihardugu ama zein haurrek arreta etazaintza berezi eta lehentasunezkoa jasotzen dutela ziurtatzeko.
Honengatik guztiagatik, mundu guztiarentzat ezagunak izan beharko liratekeen 5 datu esanguratsu helarazi nahiko nizkizueke haur errefuxiatu eta migratzaileeninguruan.
- Haur errefuxiatu eta migratzaileak, guztiaren gainetik, umeak dira. Ume guztiek duten babesa jasotzeko eskubidea, euren estatus legala edozein delarik.
Haurrak krisiaren erdigunean daude. Europa igarotzen ari diren haurrak euren erantzukizunpean ez dagoen egoera baten ondorioak jasaten ari dira. Askok bizi izan dituzte guda eta gatazka egoerak kontatzen dituzte.Presevon Ahmad ezagutu nuen, Bagdad-etik alde egin zuen bere minusbaliotasuna duten bi seme-alabekin.
Europara heltzen ari diren haurren kopurua hazten dabil. Urte hasieratik eta iraila erdirarte 60.000 ume heldu diar Greziara. Bi hilabete geroago, kopurua 175.000raino igo da (Greziara heltzen ari diren pertsonen laurdena haurrak dira momentu honetan).
Haurrak egun batetik bestera derrigorrez helduak izatera behartuta daude. Haur asko ikusi nituen jaioberriak besoetan hartuta edo lehengusu/lehengusin eta neba-arreba txikiak zaintzen. Opatovac-en, Kroazian, Abd al-Rahman ezagutu nuen, bere hiru seme-alabak, bere ama eta bere hiru seme-alabekin baidaitzen zihoan. Siriatik Turkiara alde egin eta itsasoz Greziara heltzea lortu zuten. 16 urterekin soilik eta mafiek minutu batean azaldutakoarekin, Abd al-Rahman-ek txalupa Greziako irletara gisatu behar izan zuen. Euren helburua: Alemaniara heltzea ikasketekin jarraitu ahal izateko.
Haurrak ez dira erregistratzen. Egoera hau, harrera-zentroetan eta Haurren Lagun diren Espazioetan dauden larrialdiak kontuan hartuta, giza-erakundeentzat laguntzarik gabe bakarrik dauden umeak babestea edo euren familiekin berriz batzea ia ezinezko egiten du. Askotan, taldean bidaiatzen duten gazteek erregistratuak izatea ekiditen dute, lege-prozesuengatik geldituak izatearen beldurrez.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: HAURRAK BABESTEKO TESTUINGURURA MOLDATZEN GARA
Testuinguru honetan, krisiari erantzuna ematekoohiko moduek ez dute balio. UNICEFen tokiko autoritate eta beste giza-erakunde batzuekin elkarlanean dihardugu egoerari egokitu eta haur hauei beharrezkoa duten babesa eskaintzeko.
Galdera hurrengo hau da: prest al dago Europa euren bizitza arriskuan jartzen duten ume eta familia hauei etorkizuna sortzen laguntzeko?
Marie-Pierre Poirier-rek idatzitako posta, UNICEFek Europako migratzaile eta errefuxiatuen krisian duen koordinatzaile berezia