Haur-soldaduen erabileraren aurkako eguna: askatasunaren bidean
Argazki hau ikusi nuen lehenbiziko aldian, ezin nuen imajinatu benetan adierazten zuena. Irudi atsegin bat zela pentsatzen nuen, non umeak jolasten ari ziren nonbait, ziur asko Afrikan.
Baina, beste behin, errealitateak beste guztia gainditu du. Horregatik, Haur-soldaduen erabileraren aurkako egunean, ume batek jasan dezakeen esperientzia gogorrenetik pasatu diren edo pasatzen ari diren milaka umeren istorioa kontatzea gustatuko litzaidake: soldadu izatea.
Argazkia laguntzen zuen informazioa xehetasun gehiagorekin irakurtzerakoan jakin nuen ume hauek, 5 neskato barne,milizia anti-Balaketatik liberatuak izan zirela momentu horretan, Afrika Erdiko errepublikan.Gehiengoak borrokalari, sukaldari edota espioi bezala lan egiten zuten eta mota guztietako abusuak jasaten zituzten.
HAUR-SOLDADUAK BASAKERIA IMAJINAEZINAK EGITERA BEHARTUTA DAUDE
Argazkilariak argazkia atera zuen momentuan, ume hauekigarotze zentrora korrika zihoazen, non hurrengo hilabeteak pasatuko zituzten haien bizitzak berreskuratzeko asmoz. Beraz, argazkian ikusten ari nintzen lasterketa ez zen edozein lasterketa, baizik eta askatasunaren bidean zihoan lasterketa.
Haur-soldadu gehienak basakeria imajinaezinakegitera behartuta daude, horregatik mota honetako lekuak garrantzitsuak dira haien komunitateetan bergizarteratzeko. Zentroetan, umeek osasun-laguntza jasotzen dute eta gizarte-langileekin daude prozesu guztian zehar. Haien familiekin bueltatzea eta haien ikasketekin jarraitzea edota lanbide heziketa hastea da helburu nagusia.
HAUR-SOLDADUAK: 49 TALDE ARAMATU HAURRAK ERREKRUTATZEN ARI DIRA
Haur-soldaduen errekrutatzea haurren eskubideenhauste larrienetarikoa da. Nazio Batuen arabera, 49 talde armatuk haien lerroetan umeak lanean dauzkate. Errekrutatzeko, bortxazko metodoak erabiltzen dituzte, hala nola, bahitzeak eta, azken urteotan,sare sozialak.
Ume hauek indarkeri eskenak ikustera behartuta daude,beldurrezko filmen antzekoak diren eskenak. Asko burugabetze, immolazio etaexekutatzeen lekuko izan dira; beste asko doktrinatuak eta eraso-suizidak egitera behartuak izan dira; neskak, bortxatuak eta haiek baino borrokalari askoz handiagoekin ezkontzera behartuak izan dira.
HAUR-SOLDADUAK: GATAZKA ARMATUAK BIKOIZTU EGIN DIRA 10 URTEAN
Azken hamarkadan, gatazka armatuen zenbakia bikoiztu da eta ume soldaduek egunero bizitzen duten izugarrikeriek ere gora egin dute. Siria, Irak, Hego Sudanedo Afrika Erdiko errepublika bezalako herrialdetan, 12 urteko umeak ere entrenamendu militarra jasotzen ari dira, helduek sortutako gerretan parte hartzeko.
Bukaera lehenbailehen jarri behar zaion errealitatea da. Ezin dezakegu atseden hartu haur-soldadu guztiek argazkiaren antzeko lasterketa bat hasten duten arte:askatasunaren lasterketa.
Lara Apariciok idatzitako post-a, UNICEF Espainiako Batzordeko storytellerra