Laguntza errefuxiatuei: Siriako haurrek Balkanetako mugen lokatzean egiten dute lo
Azkenengo asteak gogorrak izan dira Europako ume errefuxiatuentzat. Orain dela egun batzuk, haien sufrimenduaren lekuko izan nintzen, Tabanovceko igarotze-zentro lokaztuan, Serbiako mugatik hurbil.
14.000 pertsona, erdiak umeak,Idomenin, Grezian, haien kanpadenda inprobisatuetan harrapatuta zeuden bitartean, Mazedoniako Jugoslaviar errepublika ohia eta Serbiaren mugen artean egoera oso berdintsua ikusten nuen nik.
Hegoaldetik Greziaren muga zeharkatu zuten azkeneko 437 errefuxiatu siriarrak orain iparraldean harrapatuta zeuden eta ezin zuten Serbiarako bidea jarraitu. Pertsona hauen laurdena 5 urtetik beherako umeakziren; haietako hamabik hilabete batzuk baino ez zituzten.
Siriar bikote gazte bat lotsaz hurbildu zen niregana, haien herrialdetik atera zirenetik traumatizatuta dagoenbere alabarentzat laguntza eskatzen. “Eskuarekin ukitzen badiozu oihukatzen hasten da. Ez dakigu zer egin”.
Gizon batek esne botila erabilia, zikina, hutsa … eman zidan eta bere seme-alabentzat esneabilatzeko laguntza eskatu. Ama eta amama naizenez gero, botila ikusterakoan amorru handia sentitu nuen. Jaio zirenetik gerra bakarrik ezagutzen duten Siriako 3,7 milioi haurrengan pentsatu nuen. Bere etxeen suntsitzeen lekuko izan eta gero, pertsona hauek euripean igarotzen dituzte gau osoak, elikadura eta beste zerbitzuetara ailegatu ezinik.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: 1.000 PERTSONA TabanovceN HARRAPATUTA
Balkanetako mugetan eman diren murrizketen ondorioz, 1.000 pertsona baino gehiago gelditu dira harrapatuta Tabanovceko igarotze-zentroan. Martxoaren 7an, Europar Batasuna eta Turkiarenarteko goi-bilera eman zenean, pertsona hauek Greziatik Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika ohira zeharkatzeko aukera izan zuten. Orain Serbiako mugan daude harrapatuta.
“Trenean 4 ordu baino gehiago egon ondoren, mugara iritsi ginen. Mazedoniako poliziak irteera-zigilu bat jarri zigun eta Serbiarako bidea hartu genuen, baina herrialde honetako poliziak ez digu pasatzen uzten”, gizon batek kontatu zidan bere semea euria eta hotzetikbabesten zuen bitartean.”Ezin dugu igarotze-zentrora bueltatu. Ez dugu euriaz babesteko lekurik eta ez dugu janaririk”, gehitu zuen.
Bi egun geroago, leku honetara bueltatu ginen. Euria egiten jarraitzen zuen. Landa lokaztuakkanpadendaz beteta zeuden orain. UNICEF-eko lur-koordinatzailea eta beste langile humanitario batzuk kanpadendak ahalik eta ondoen jartzen saiatu ziren, ur eta lokatz ildoen artean. Gainaldea hain zegoen lokaztuta, gizon errefuxiatu batek ibiltzeko laguntza eman baitzidan.
ERREFUXIATUEI LAGUNTZA: "EZIN DUGU ATZERA EGIN"
“Ezin dugu atzera egin”, esan zidan ama batek. “ Nire bi alaba nerabeak Alemaniara bidaiatu zuten bakarrik orain dela hilabete batzuk eta haiekin joan behar naiz”.
Emakume honek familiaren banatzearen arriskuak gogora ekarri zizkidan eta mugen itxieraK haien bidearekin jarraitzeko borondatea ez duela baliogabetzen. Gurasoek haien seme-alabak egoera lats hau sufritzea onartzen dute, mugak zabalduko diren eta bidaia berriz hasiko dutenaren itxaropena dutelako.
Askok, sakrifizio handiak egiten dituzteoinarrizko zerbitzuen gabezia pairatzeko. Hala ere, ezin dugu onartu hau gertatzen jarraitzea. UNICEF-etik, beste erakunde batzuekin batera, janaria, garbitasun-kitak, haur-oihalak eta arropa ari gara banatzen, aldi berean amei haien haurrei edoskitzen jarraitzera animatzen diegu. Baina askoz gehiago behar da oraindik. Zenbat egun egin behar dute lo umeek lokatzean?
Haurrak dira krisi hau gehien sufritzen ari direnak. Haien bizitzako lehenengo urteetan, gutaRIko gehiengoak bizitza osoan jasan duena baino askoz gehiago sufritu dute.
Gobernuek gogoratu behar dute haur errefuxiatuentzakobide seguruak eskaintzeko obligazioa dutela, eta bide hauek bermatzeko, birbatze familiarrakbezalako neurriak hartu behar dituztela, haur hauek gehiago ez sufritzeko.
Rajae Msefer Berradaren posta, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohiko UNICEFen ordezkariordea.