Haurren eskubideak ezagutzea

© UNICEF/UN0616957/Haleem

Haurren eskubideak ezagutzea 

Eskubideetan heztea eskubideak irakastea baino gehiago da: haurren eskubideekiko konpromisoa duen ikastetxeak haren hezkuntza-proiektuaren oinarri bihurtuko ditu, eta hezkuntza-komunitatearen egunerokoan bizitzea sustatuko du, haur eta nerabeak aldaketaren partaide izan daitezen. 

© UNICEF/UN0616957/Haleem

Hezkuntza-eraldaketa horri ekiteko, beharrezkoa da hainbat alderdi uztartzea, hala nola eskola-antolaketa, -berrikuntza eta -kultura, horretarako hezkuntza-komunitate osoa tartean sartuz. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEHk) derrigorrezko jotzen du haurrek eta nerabeek beren eskubideak ezagutu eta horiek erabiltzeko, erreklamatzeko, errespetatzeko eta defendatzeko gai izatearen bidez heztea

 

Haurren Eskubideak Hezkuntza Proiektuan barnebiltzea 

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan (IHP) haurren eskubideak txertatzen badira, hezkuntza-komunitateak ezagutzea bermatuko da; hala, ikasleek haiek eta gainerakoak duintasuna, eskubideak eta erantzukizunak dituzten pertsonatzat hartuko dituzte. Adibidez, Huescako Lucas Mallada BHIren IHP –eskola hori haurren eta herritarren eskubideetan erreferente da– «haurren eskubideak aitortzea eta babestea sustatzen duten hezkuntza-neurriak hartzea eta jarraipena egitea» sustatzen du. 

Tenerifen, «San Benito BHIren hezkuntza-komunitateak haurren eskubideekiko kontzientziazio berezia du», ikastetxeren Hezkuntza Proiektuak jasotzen duenaren arabera. General Prim Eskolan, IHPren helburua da «genero-arrazoigatiko edozein diskriminazio saihestea, haurren eskubideak kontuan hartuz beti». Bere aldetik, Ciudad Realeko Santa Cruz de Mudelako Cervantes HLHIk «Haurren Eskubideen konbentzioan bildutako haurren eskubideen alde ikastetxeko kide guztien sentsibilitatea eta prestakuntza sustatzeko» beharra ezartzen du. 

 

Urteko Programazio Orokorraren balioa 

Haurren eskubideak, hezkuntza-komunitateak ezagutzeaz gain, ikastetxearen berezko elementu gisa barneratu eta egunerokoan bizi behar dira. Horretarako, ezinbestekoa da nazioarteko egunak ospatzea, eta haurren eskubideak Urteko Programazio Orokorrean barnebiltzea.  


Baldiri Reixac Eskolan, Urteko Programazio Orokorrak elkarbizitzarako, generorako eta haurren eskubideentzako batzorde mistoa daukate, eta Haurraren Munduko Eguna (azaroak 20) edo Indarkeriarik Ezako eta Bakearen aldeko Eguna (urtarrilak 30) nazioarteko egunak ospatzen dituzte. Hain zuzen ere, Bakearen Eguna ospatzeko, Marqueses de Manzanedo HLHIk haren Urteko Programazio Orokorrean dakar jasota «bakearen alde eta gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko ikasle guztiak inplikatzeko» beharra. 

Albuideiten (Murtzia), Nuestra Señora de los Remedios HLHIk honako hau dakar jasota Urteko Programazio Orokorrean: «gure ustez, haurren eskubideak errespetatzen laguntzea hezkuntza-erakunde ororen lehen mailako betebeharra da». Ikastetxe honetan, «haurren eskubideak jarduera dinamiko bidez bizitzea» proposatzen da eta, gainera, «hezkuntza-komunitateari ezagutaraztea».  

 

Haurren Eskubideei buruzko formakuntza 

Haurren eta herritarren eskubideak ikastetxean sustatzeko, beharrezkoa da eskubide horiek ezagutzea eta hezkuntza-arlotik nola jorratu behar diren jakitea. Horretarako, UNICEF Espainiak hainbat prestakuntza-ikastaro eskaintzen ditu, ikastetxeetako irakasleei zuzenduta. Horien artean, INTEFek eskaintzen duen haurren eskubideei buruz ikasteko MOOC bat.   

 

Garapen Iraunkorrerako Helburuak ikastetxean 

Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 oso presente dago haurren eskubideetan erreferente diren ikastetxeetan. GJH eta Haurren Eskubideak elkar lotuta daude, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeak, hein handi atean, haurren eskubideak betetzea dakarrelako; aldi berean, eskubideen errespetua lantzeak Agenda 2030 helburuan aurrera egitea dakar, toki zein nazioarte mailan.  

Hala, geri eta ikastetxe gehiagok dituzte eskola-baratzeak. Bertan, tomateak edo urazak landatzeaz gain, elkarbizitzarako espazioak eratzen dituzte. Eskola-baratzearen bidez, haurren eskubideen hezkuntza lantzen da, haur eta nerabeen eskubideak ezagutzea sustatu, ikasleek ikastetxeko jardueretan parte hartzea bultzatu, eskolako giroa hobetu eta haurrak babesteko inguruneak sortu. 

Cabezón de Pisuergan (Valladolid) Melquíades Hidalgo HLHIn Haurren Eskubideak eta GJH ikastetxearen ardatzak dira, «Déjame que te cuente: la fábrica de los derechos» proiektuaren bidez. Horrez gain, «Óscar Arnulfo Romero» giza eskubideen hezkuntzarako IV. sari iberoamerikarra irabazi du. 

 

Agenda 2030 helburuan sakontzen jarraitzeaz gain, hainbat marrazki bizidun egin ditugu ikasgelan Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haurren Eskubideak lantzeko. Gainera, ikasturte bakoitzean, eta UNEDekin lankidetzan, irakasleak GIHetan haurren eskubideen ikuspuntutik espezializatzeko ikastaroaren deialdi berri bat argitaratu dugu.

 

 

Eskubideen Ezagutzaren diagnostikoa 

Haurren eta herritarren eskubideetan erreferente diren ikastetxeek, baita aitortza jasotzeko interesa duten ikastetxeek ere, eskuragarri dute haien ikasleek haurren eskubideak nora arte ezagutzen dituzten ezagutzeko tresna aitzindaria. Ikasleek beraiek erantzundako galdetegi baten bidez, eskubideok nora arte eta zenbat ezagutzen dituzten ezagutzeko aukera ematen du diagnostikoak. 

Hainbat egoera azalduta, zenbat adierazleri erantzuna ematen dioten zirkunstantzia-sorta zabala jorratu dezakegu. Alde batetik, ikaskuntza kognizio-, jokabide- eta jarrera-ikaskuntzaren dimentsioen bidez, zein ezagutza maila duten jakingo da, baita haur eta nerabeek haurren eskubideen errespetuarekiko dituzten praktikak eta jarrerak ere. Bestalde, parte-hartzaileek eskubide motak ezagutzea lantzen du (ematea, babestea eta parte hartzea). 

 

Haurren Eskubideak Ikasgelako Programazioetan txertatzea 

Haurren Eskubideak ikasgelako programazioetan txertatzea berebizikoa da eskubide horien ezagutzan sakontzeko. Horrela, adibidez, Suanceseko Portus Blendium (Kantabria) HLHIn, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako programazioak, elkarbizitza eta gizarte-balioen edukietan honako hau du jasota, besteak beste: «eskubide-berdintasuna eta diskriminaziorik eza, haurren eskubideak eta ingurumenaren kontserbazioa»

El Vallín IPn, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko programazio didaktikoak «haurren eskubideak ezagutzea, balioestea eta errespetatzea» barne hartzen du.  

 

Haurren eskubideetan heztea Haur Hezkuntzan hasten da 


Haur Hezkuntzako ikastetxeetan, haurren eskubideetan hezteak hainbat egokitzapen espezifiko eskatzen ditu. Hori dela eta, UNICEFek Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hezkuntza-materialek haurren eskubideak irudikatzea sustatzen du, irudiak ikusteaz gain, haurrak beren eskubideak ezagutzen has daitezen. 

© UNICEF/UN0498238/Cus

 

Irakasleen eginkizuna haurren eskubideen hezkuntzan 

Hezkuntza-etapa guztietako irakasleek dute funtsezko eginkizuna: haurren eskubideen hezkuntzaren bidez ezagutza eta balioak transmititzen dituzte. Ciudad de los Ángeles BHIko (Madril) Ester Gonzálezen ustez, «ikastetxe erreferente garenetik, ikasleek askoz gehiago ezagutzen dituzte haurren eskubideak». Baita irakasleek eta zuzendaritza-taldeak ere: «guztiok gara eskubideez kontziente».  


Juan José Bueso Cristóbal Colón HLHIko ikasketaburuak une zailetan irakasleek izan duten garrantziaz hitz egin zigun, adibidez, Ukrainako gerrak hezkuntzan izandako eraginaren inguruan: «gure helburua da ikastetxea leku seguru eta babestua izatea denentzat», eta beraz, beharrezkoa da «hezkuntza-komunitate osoak izan du enpatia».

 

Conoce lo último en Educación en Derechos

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Una niña sonríe mientras trabaja en un aula de primaria

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Comprender nuestros derechos, entender en qué consisten, cómo funcionan, qué límites tienen y qué responsabilidades con…

UNICEF Educación - Educación en Derechos

Dokumentuaren azala

Haurren babesa eskola ingurunetik

Este documento tiene como finalidad contribuir al desarrollo de las medidas necesarias para la incorporación a los cent…

Zure ikastetxea eskubideetan oinarritutako eskola izatea nahi duzu?

Prozesua gaur bertan has dezakezu. Bidali mezu bat eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bati ekiteko moduari buruzko informazioa eskatuz.
 

HaRREMANETAN JARRI HEMEN