Osasuntsu egon nahi badut, eskuak ondo garbituko ditut
Haur Hezkuntzako jarduera "Eskuak uretan!" poeman oinarrituta
Eskuak Garbitzeko Egunak (urriak 15), eskuak garbitzeak gaixotasunei aurre egiteko duen garrantzia gogorarazten digu baina, nola egin behar da?
Jarduera honek eskuak garbitzeari buruzko poema dibertigarri bat erabiltzen du osasunerako hezkuntzarekin zerikusia duten zenbait hezkuntza-helburu lortzeko baliabide gisa. Honez gain, haurren parte hartzeko eskubidea indartu eta Garapen Iraunkorreko helburuak lortzen laguntzen du.
Abesti bihur dezakegun poema honek eskuak ondo garbitzeko zenbait aholku ematen dizkie txikiei. Osasuntsu egon nahi badut, eskuak ondo garbituko ditut!
PDFa deskargatu poema eta jarduera-gidarekin:
Higienerako tantak
Jarduera hau egokitu dezakegu #GotasUNICEF-en aldeko gure hezkuntza zentroaren kanpainaren parte bihurtzeko. Uraren, higienearen eta saneamenduaren garrantziaz kontzientziatzea oso elementu garrantzitsua da Garapen Iraunkorrerako Helburuen 6. helburua lortzeko.
Lotutako jarduerak eta baliabideak
Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera
Haurrak gara!
Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?