Joka ezazu

#MugituZureFitxa

Eman zure botoa bozkatu ezin dutenen alde. Eman zure botoa haurtzaroaren alde

Haurren Eskubideak

Haurrek ez daukate euren etorkizunean eragingo duten erabakietan parte-hartzeko aukerarik eta euren aldeko neurriak bultzatzeko fitxa mugitu dezakezu.

Informa zaitez haurren eta nerabeen eskubideak babesten dituzten proposamenei buruz.

Askotariko aukerak dituzu:

Kalitatezko hezkuntza sustatu edo irakasleak eta jantokiko bekak murriztu.

Baliabiderik gabeko familientzako etxebizitzen alde egin edo beste alde batera begiratu.

Indarkeriaren aurrean haurren babeserako planak sortu edo haurrentzako gune berde gutxiago egin.

Haurrentzako arreta psikologikoa hobetu edo beste errotonda berri bat eraiki.

Zer egiten du UNICEFek?

Alderdi politikoekin lan egiten ari gara haur eta nerabeen eskubideak bete daitezen eta euren programa politikoetan lehentasuna izan dezaten.

Gure proposamen nagusiak

Herrietan

Haur bakoitza balioetsi, errespetatu eta modu justuan tratatu.

Haur eta nerabe bakoitzaren ahotsak kontuan hartu eragiten dieten erabakietan..

Haur guztiei kalitatezko oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea bermatu.

Haurrak bai politika globalen bai udalerriko politiken erdigunean jarri.

Haur eta nerabe guztiei ingurune seguru eta garbiak bermatu.

Lurraldeetan

Pobreziaren kontra borrokatu

Garapenerako lankidetza indartu

Osasun mentala zaindu

Haurren eskubideak alor digitalean bermatu

Haurrak babestu

Haurrengan inbertsioa egin

Herri eta lurralde bakoitzean, UNICEFek alderdi politikoei helarazi dizkien proposamenak ikusi.

Hautatu komunitatea eskualde edo udal mailan gure proposamenak ikusteko

Zer egin dezakezu?

Kanpaina honekin bat egin dezakezu honako hiru ekintzekin

Haurren eskubideak: hauteskunde hauetako jokoa

Arauak aldatu eta haur eta nerabeei lehentasuna eman.

Alderdi politikoen programak haurtzaroaren ikuspegitik irakurtzeko momentua da.

UNICEFek alderdi politikoei helarazi dizkien proposamenak ikusi.

18 urte baino gehiago badituzu, botoa eman ezin dutenen alde bozka ezazu.

18 urte baino gutxiago badituzu, ez galdu ekintza hau.

Hauteskunde hauetan, haurrak dira garaile.