200.000 pertsona baino gehiagok egun bat dohaintzan eman dute
Ana Duato eta Pau Gasol, desnutrizioaren aurka egun bat dohaintzan ematen lehenak izan ziren. Milaka pertsonak, hedabideek, enpresek eta beste erakunde batzuk ere hauekin bat egin dute.
Egun bat dohaintzan eman kanpaina abian jarri zela hilabete bat betetzear dagoenean, jadanik 200.00 pertsona baino gehiagoren babesa jaso du, www.dona1dia.com webgunearen bidez egun bat dohiantzan eman izan dutelarik. Pertsona hauek guztiekin batera, 50 hedabidek, 80 enpresa baino gehiagok, mila zinemak eta 20 kirol erakunde baino gehiagok haurren biziraupenaren aldeko borrokan UNICEFekin bat egin dute.
Garapen bidean dauden herrialdeetan, 200 milioi haur inguruk desnutrizio kronikoa jasaten dute eta urtero 2,5 milioi haur baino gehiagoren heriotzak kausa honekin zerikusia du. Haurraren bizitzako lehen bi urteetan, desnutrizioak itzulezinak diren ondorio fisiko zein mentalak sortu ditzake.
Azaroaren amaieran, UNICEF Espainiak Egun bat dohaintzan eman kanpaina martxan jarri zuen. Honen helburua, haurrek pairatzen duten desnutrizioaren ondorio ikaragarrien inguruan estatuko gizartea kontzientziatzea eta haurren biziraupenerako programetarako funtsak lortzea da.
UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak diren Paul Gasol eta Ana Duato, desnutrizioaren aurka egun bat dohaintzan ematen lehenak izan ziren eta Rodrigo Cortés errealizadoreak zuzendu duen kanpainako spot-aren protagonistak izan ziren. Errealizadore honek, lankidetza honen bitartez haurren biziraupenaren alde egun bat dohaintzan eman du.
Pocoyó, José Manuel Calderón, David Bisbal edota Fernando Romay bezalako UNICEFen lagunek eta kolaboratzaileek kanpainarekin bat egin dute; hilabete baino gutxiagoan, 200.000 pertsona baino gehiagok kanpainarekin bat egin izan dute. Pertsona horietatik gehienek, www.donadia.com webgunearen bitartez egun bat dohaintzan eman dute, beste batzuk ordea, kanpainaren mezuak edota haurren biziraupenaren inguruko gai desberdinen inguruko informazioa sare sozialetan hedatuz haurren desnutrizioaren kontrako borrokaren alde egin dute.
Egoera hau ezagutzen duten pertsonen konpromisoari esker,desnutrizioaren eta pobreziaren inguruko mahai inguruan bederatzi kazetari ezagunek parte hartu zuten. Eztabaida, UNICEF Espainia-ren egoitzan ospatu zen azaroaren 25ean eta Debate desnutrición estekan eskuragarri dago bere osotazunean. Bertan, Rosa María Calaf, Ana Pastor (TVE),Angels Barceló (Cadena SER), Lola Huete Machado (El Pais Semanal), Cristina Saavedra (laSexta), Leticia Iglesias(Telecinco), Ana Tagarro (XL Semanal),Joana Socias (El Mundo) etaMónica Carrillo-k (Antena3) parte hartu zuten.