2015erako erronka: HIESik gabeko belaunaldia lortzea
Irribarre distiratsu batek Agness Chabu-ren aurpegia betetzen du, 23 hilabeteko Lackson bere semea besarkatzen duen bitartean, Zambia-n.
Agnes-ek badu pozik egoteko arrazoia. Osasun-langileek adierazi diote bere semeak ez duela GIB/HIESa; amarengandik semearengana GIB/HIESa ez transmititzeko zaintza jaso du haurdunaldi, erditze eta edoskitzean zehar.
Horrelako istorioak gero eta ohikoagoak dira garapen bidean dauden herrialdeetan, GIB/HIESa duten pertsonei eskaintzen zaienbabesa, arreta eta tratamenduari esker. Gaur,HIESaren Nazioarteko Eguna dela eta, UNICEFek azken 10 urteotan infekzio berri kopurua % 15 murriztu dela ospatu nahi du, baina, aldi berean, lan asko dagoela egiteko gogorarazi nahi du.
Leila Pakkala Geneva-ko UNICEFen zuzendariak dioen moduan: “Helduek tratamenduak, zaintza eta babesa jaso badituzte ere,haurren kasuan aurrerapena motelagoa dela ikus dezakegu". “Haurren tratamendurako estaldurak larriki baxua izaten jarraitzen du. Koordinatutako ekintza eta berdintasunean oinarritutako estrategien bitartez, ahalegin globalek haur nahiz helduentzat balio dezaketela bermatu behar dugu".
haurren alde bat eginik. hies-aren aurka bat eginik kanpaina
2005ean UNICEFek Haurren alde bat eginik. HIESaren aurka bat eginik kanpaina jarri zuen abianhaurrak GIB/HIESari erantzuna emateko zentroetara eramateko. Gaur egun, haurrak dira epidemia hau murrizteko ahalegin nagusiaren ardatz. Hala ere,3,4 milioi haurrek, oraindik, birusa dute eta 2010ean milaka infekzio berri gertatu ziren.
UNICEFen kanpaina 2015era artekoa izango da eta agenda berria ezarriko du. Bere helburua HIESik gabeko belaunaldia lortzea da eta, beraz, bere lana prebentziorako bi helburutan ardaztuko du (ONUSIDAren akordio globalean oinarrituta):
Haurren artean GIB infekzio berriak desagerraraztea.
Gazteen artean GIB infekzio berrien kopurua erdira murriztea.
Amaren eta seme-alaben arteko GIB transmisioa prebenitzea, medikuen esku-hartze eta aholkularitzari esker (Lacksonen kasuan bezala), haurrak birusarengandik babesteko modu eraginkorrenetako bat da.
Halaber, beren amak kutsatzeko arriskutik ateratzea da praktika eraginkorrenetako bat. Hori dela eta, gazteen artean infekzio berriak murriztearen helburua oso garrantzitsua da.
Baina UNICEFen lana prebentziotik haratago doa; erakundeak jada infektatutako haurren zaintzari jarraipena ematen dio, baita haurren babesari ere.
garai zailetan lanarekin jarraitzea
Munduan pairatzen ari garen krisi ekonomikoaren ondorioz, aurrerapena mantentzeko beharrezko baliabideak bilatzea inoiz baino zailagoa da. Hala ere, Haurren alde bat eginik. HIESaren aurka bat eginik kanpainak aurrera dirau, gobernu, emaile eta jendarteari gogorarazteko orain ezin dela bertan behera utzi orain arte egindako bide luzea. Lackson txikiaren eta bere amaren moduko bizitzak guztion eskuetan daude eta horiei esker ezagut dezakegu egin den lan guztia eta zenbat lor dezakegun bat eginik lan egiten badugu.