275.000 bazkidek UNICEFek haurren alde egiten duen lana babesten dute
Duela aste batzuk, UNICEF Espainiak bere eginkizunarekin konpromisoa duten 275.000 bazkideren kopurua lortu zuen. Beraiei esker, haurren eskubideen alde egiten dugun lana posible da.
Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsa (UNICEF) partikularren, enpresen, erakunde publiko zein pribatuen borondatezko diru-ekarpenekin finantzatzen da. Batzorde Nazionalen ekarpenak, hala nola UNICEF Espainiarena, funtsezkoak dira 150 herrialde baino gehiagotan garapenerako programak gauzatu ahal izateko.
Bazkideak funtsezko balorea dira UNICEF Espainiarentzat. Urtean diru-ekarpen erregular bat ematen duten haurrekiko konpromisoa duten milaka pertsonen konfiantza izateak, haurren bizitzetan benetako aldaketak lortzea ahalbidetzen dute.
beharrei erantzutea edozein tokitan eta edozein momentutan
Bazkideen ekarpenek gure baliabide erregularren muina osatzen dute: baliabide horiek, edozein momentutan gehien behar diren tokietan erabili daitezke, UNICEFek haur guztien beharrei, edozein tokitan eta edozein momentutan erantzun ahal izatea ahalbidetzen dutelarik, bake egoeran zein krisi edo larrialdi egoeran, kalteberenengan arreta berezia jarriz.
Baliabide hauek eskuragarri izatea, mundu guztiko haurrentzako zuzeneko onurak ekarriko dituen abantaila garrantzitsua da:
- Behar handienak dauden tokietara bideratzen dira.UNICEFek lan egiten duen 150 herrialde baino gehiagotako asko ez daude komunikabideen ikusmiran, haurren arazoak iritzi publikoarentzat ikusezinak bihurtzen direlarik. Baliabide hauei esker, ezezagunak diren beharren eta historietako haur hauen egoera hobetzen laguntzen du UNICEFek.
- Larrialdia gertatu eta berehala erantzutea ahalbidetzen dute. Zenbait ordutan egoera hauetara baliabideak bideratzeko gauza da UNICEF (haurrei eta beraien familiei laguntzeko funtsezkoa dena), dohaintza-emaileen erantzunari itxaroten egon behar gabe. 2010ean, UNICEFek 98 herrialdetan gertatu diren 290 larrialdiri erantzun zien.
- Haurrekin lan egitera bideratzen dira zuzenean. 2010. urtean, baliabide hauen %90a tokian bertara bideratu ziren. Soilik %10a kudeaketa eta administraziora bideratzen da.
Honek guztiak UNICEFen bazkideek egiten dituzten diru-ekarpenen balio ikaragarria azaltzen du: baliabideak behar handienak dauden tokietara bideratzea, larrialdi bat gertatzen denen berehala baliabide horiek erabili ahal izatea, ia baliabide guztiak haurren arretara zuzentzea eta erakundearen eraginkortasuna gehitzea.
Bazkideen kuota erregularrak dira UNICEFekin lankidetzan aritzeko modurik eraginkorrena. Beraz, gaur egun UNICEF Espainiako parte diren 275.000 bazkideen konpromisoa bereziki eskertu nahi dugu.