50 milioi ume inguru jatorrizko herrialdeetatik kanpo bizi dira

Munduan 50 milioi umek haien etxeetatik alde egin behar izan dute.

28 milioi ume haien etxeetatik alde egitera behartu dituzte gatazkengatik eta beste hainbat milioik, berriz, migratu egin behar izan dute bizitza hobe baten bila.

Bizi izan dutenaren ondoren, ume hauek beste arrisku batzuei aurre egin behar izan diete bidaian zehar, besteak beste, itotzeko arriskua itsas bidaian zehar, desnutrizio etadeshidratazioa, edogiza-trafikoaren, bahiketen,bortxaketen edota hilketenbiktima izatea.

UNICEFek idatzitako azkeneko txostenean,Desarraigados: una crisis creciente para los niños refugiados y migrantes, aurkikuntza lazgarri hauek agertzen dira. Txosten honek umeek bidaian zehar eta jomugara heltzean jasaten dutendiskriminazioaeta xenofobiari buruz ohartarazi du.

Umeen irudi hunkigarriek mundua astindu dute, Aylan Kurdirena adibidez, hondartza batean agertu zen umeaitsasoan ito ondoren, edo Omran Daqneeshena, konkortuta eta aurpegia odolez beteta, anbulantzia batetan eserita zegoen bere etxea suntsituta geratu ondoren”, adierazi zuen Anthony Lake-k, UNICEFeko zuzendari exekutiboak. “Baina irudi bakoitza, neska edo mutil bakoitza, arriskuan dauden beste milioika umeren irudia dira; beraz, kasu jakin hauetan sentitzen dugun hunkipenaume guztien aldeko ekintzan bihurtu behar da”.

GURE TXOSTENA 5 DATUTAN

  • ·         Babes bila  haien jaioterritik alde egin duten pertsonen artean,umeak neurrigabeko eta gero eta handiago den ehuneko bat dira: nahiz eta munduko biztanleriaren heren bat izan, umeek errefuxiatu guztien ia erdia osatzen dute.

    ·         Biolentzia dela eta haien etxetik alde egin duten 28 milioi umeetatik, 10 milioierrefuxiatuak dira, milioi bat babes-eskatzaileak dira eta 17 milioibarneko lekualdatuak dira.

    ·         Gero etaume gehiago mugak zeharkatzen ari dira bakarrik. 2015ean, bakarrik zeuden 100.000 adingabek babesA eskatu zuten 78 herrialdetan, 2014an baino hiru aldiz gehiago.

    ·         Mundu osoan zehar, 20 milioi neska-mutil migratzailek haien etxea utzi dute arrazoi desberdinengatik, berealdiko pobrezia edo kale bortizkeria barne.

    ·         Bere biztanleriari dagokionez, Libano errefuxiatu gehien hartzen duen herrialdea da: herrialdean bizi diren 5 pertsonetatik 1 errefuxiatua da. Espainian,7.739 pertsonetatik 1 errefuxiatua da.

PAU GASOL: "OROZ GAINETIK UMEAK DIRA"

Ume guztiek bidezko aukera izan arte ez dugu amore emango. Biolentziatik alde egiten dute eta haien etxea uztera behartuta daude. Baina Libanora edo munduko edozein lekutara helduta, oroz gainetik, umeak dira”, dio Pau Gasolek, UNICEF Espainiako Batzordeko enbaxadoreak, Libano bisitatu ostean.

Txostenaren arabera, legezko bide seguruakdauden lekuetan, migrazioak aukera berriak sustatzen ditu umeentzat eta umeak hartzen dituzten komunitateentzat. Gainera, herrialde hartzaile batean ematen direnmigrazioaren ondorioen azterketa batekmigratzaileek jasotzen dituzten laguntzak baino gehiago ekartzen dutela eta hazkunde ekonomikoasustatzen dutela defendatzen du.

Hala eta guztiz ere, zenbait zerbitzu jasotzeko aukera murriztuta dago etxetik alde egin behar izan duten umeentzat; esate baterako, hezkuntza. Zerbitzu hau garrantzizko faktore bat da hainbat ume eta familiak migratzerakoan. Ume errefuxiatubatek eskolara ez joateko bost aldiz aukera gehiago du ume ez errefuxiatu batek baino. Eskolara joan ahal dutenean, ume migratzaile eta errefuxiatuakdiskriminazioaren biktimak izan ohi dira, besteak beste bidegabeko tratu etaerasoak direla eta.

Eskolaz kanpo, oztopo legalek eragozten dute ume errefuxiatuek eta migratzaileek zerbitzu berak jaso ahal izatea baldintza berdinetan, herrialde hartako jatorrizko umeek bezala. Okerrenean, xenofobiaeraso bihurtu ahal da. Alemaniansoilik, agintariek 850 eraso erregistratu zituztenerrefuxiatuen aterpetxetan 2015ean. 

 

ESPAINIAN UME ERREFUXIATUA EDO MIGRATZAILEA IZATEA 

Txostenak agerian jarri du ume errefuxiatuek eta migratzaileek Europan oztopoak, baita legearekin lotuta, aurkitzen dituztela haien eskubideak eskuratzeko. Umeak atxilotuta bukatzen dute edo oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko aukera gutxiago dituzte. Hainbat umek diskriminazioaren, xenofobiaren eta baztertzearen biktimak dira.

Horrez gain, Europara migratzen duten gurasoen umeak hainbat erronkari aurre egin behar duten etxetan bizi dira: iraunaldi luzeko langabezia,pilatze baldintzak, antsietateaeta estresa.

Espainian 559.000 ume migratzaile bizi dira (errefuxiatuak eta babes eskatzaileak barne). Eurostat 2015-aren arabera, guraso migratzaileak dituzten umeek txirotasuneanbizitzeko %50 aukera gehiago dute, Espainian jaiotako gurasoak dituzten umeen %23,8-aren aldean.

UNICEF Espainiako Batzordeak ume migratzaile eta errefuxiatuen zerbitzuak eskuratzeko dauden oztopoak deuseztatzeko eta jasaten duten urrakortasunagutxitzeko deialdia egiten du,hezkuntza-arloan desberdintasuna gehien sufritzen duten taldea dira eta.

Gure herrialdeak bere konpromisoak betetzeaarindu behar du birkokapenari etabirfinkatzeari dagokionez; eta bide legalak eta seguruak ireki behar ditu ume migratzaileek eta errefuxiatuek gure herrialdera heldu ahal daitezen haien bizitza edo haien segurtasun fisiko edo morala arriskuan jarri barik. Horretaz gain, birbatze familiarrak lortzeko baldintzak malgutu behar ditu, haurtzaroa babesteko bide legal eta seguru garrantzitsuenetako bat bait da. 

GURE PROPOSAMENAK UME LEKUALDATU, ERREFUXIATU ETA MIGRATZAILEAK BABESTEKO

Txostenak sei berariazko ekintza ezarri dituume lekualdatu, errefuxiatu eta migratzaile babestu eta laguntzeko:

·         Ume errefuxiatu eta migratzaileak babestu, batez erebakarrik bidaiatzen dutenak, esplotazioaren eta biolentziaren aurrean.

·         Ume migratzaileen, edo errefuxiatuestatusaren zain daudenen, atxiloketa deuseztatu, neurri alternatiboak hartuz.

·        Familiak batera mantenduumeak babesteko eta estatus legala bermatzeko bide egokiena denez gero.

·         Ume errefuxiatu eta migratzaile guztiei hezkuntza jasotzeko aukera bermatu eta osasun- eta beste kalitatezko zerbitzuak eskuratzeko aukera eman.

·        Errefuxiatuen eta migratzaileen fluxu handienazpiko arrazoiak abordatu beharrari ekin.

·        Xenofobia, diskriminazioa eta baztertzeari aurka egiteko neurriak  sustatu, baitagizarte-integrazioa ere.