8 milioi pertsona baino gehiagok premiazko laguntza behar izaten jarraitzen dute Afrikako Adarrean
2011n Afrikako Adarrean garatu zen erantzun humanitario ikaragarriak gosetearen hedatzea geldiarazi zuen eta milaka haurren bizitzak salbatu zituen; baina iragarpena gero eta larriagoa da, 8 milioi pertsonak oraindik ere premiazko laguntza behar izaten jarraitzen baitute, UNICEFen txosten berri baten arabera.
"Afrikako Adarrean elikadura arloan segurtasunari dagokionez aurrerapen garrantzitsuak lortu diren arren, haurren biziraupenerako krisia bukatzetik urruti gaude oraindik. Milioika haurrek laguntza jarraia beharko dute ondorengo hilabeteetan, garai kritikoa izango baita. Bestela, hainbeste ahaleginekin lorturiko aurrerapenak oso erraz galduko dira", dio Ekialde eta Hegoaldeko Afrikarako UNICEFen Eskualdeko Zuzendaria den Elhadj As Sy-k. Hitz hauek, Respuesta a la emergencia en el Cuerno de África txostenaren aurkezpenean esan ditu; bertan, 2011ko uztailean Somaliako zenbait gunetan gosete egoera aldarrikatu eta ondorengo 6 hilabeteetan UNICEFek aurrera eraman duen lan humanitarioa deskribatzen da.
"Errekuperazio jarraia izateko ikuspegia gero eta eskasagoa da. Eguraldiaren iragarpenarekin batera, gune askotan mantentzen diren indarkeria eta segurtasun ezak eragin eta mozketa berriak sor ditzakete, ehunka milaka haurren bizitzak berriro arriskuan jarriko dituen bilakera bihurtzen delarik", esan zuen Elhadj As Sy-k, Afrikako Adarreko krisirako UNICEFen Larrialdirako Koordinatzaile Orokorra ere badenak.
eskualdeak arrisku handiei aurre egiten jarraitzen du
Azken aurreikuspenen arabera, martxotik maiatzera doan eurite denboraldia batezbestekoaren azpitik mantenduko da. Somalian jarraitzen duen gatazkak, eraso terroristek eta Kenya-n ematen den indarkeria etnikoak, langile humanitarioen aurkako mehatxuekin batera, errefuxiatuentzako eta krisiaren eragina pairatzen duten erkidegoentzako laguntza eskuragarri izatea mugatzen dute.
Afrikako Adarren 8 milioi pertsona baino gehiagok premiazko laguntza behar dute. Ia Somaliako biztanleen herena (2,51 milioi pertsona inguru) oraindik ere krisi humanitario larriaren barnean daude, 323.000 haurrek desnutrizio akutu larria dutela kontuan harturik. Kenya-ko iparmendebaldean kokatzen den Dadaab-eko kanpamenduan dauden Somaliako 463.000 errefuxiatuek, Etiopia-ko Dollo Ado-ko kanpamenduetan dauden 142.000 pertsonek, Djibuti-ko Ali Addeh-ko kanpamenduan dauden 22.000 pertsonek eta Somalia-n bertan lekualdaturik dauden 1,35 milioi pertsonek ere laguntza behar izaten jarraitzen dute,
2011. urtean lortutako emaitzak
Txosten honetan, UNICEFek 2011ko bigarren erdian gauzatu zuen erantzun humanitario ikaragarriaren emaitzak zehazten dira, ondokoak barne:
- Lehen beharrei aurre egiteko 60.000 tona hornigai baino gehiago banatu zituen UNICEFek Afrikako Adarreko zenbait herrialdetan, banaketa airez, lurretik eta itsasoz eginez.
- Desnutrizio akutu larria zuten 340.000 haur ingururi tratamendua eskaini zien.
- 7,9 milioi haurrek elgorriaren aurkako txertoa jaso dute.
- 3,2 milioi pertsonei ur edangarria hornituzaie.
- 200.000 haurri Haurren Lagun diren Guneetaraedo beste ingurune seguruetara sarbidea erraztu zaie.
Dohaintza-emaileen, komunikabideen eta beste aliatu batzuren laguntza handiari esker, UNICEFek Somalia-n gosetea sortu zen sei eskualdeetan larrialdi mailarik baxuenera heltzen, Kenya-ko Turkana eskualdean desnutrizio akutu orokorraren portzentaia hiru aldiz murrizten, eta Etiopia-n haurren heriotza-tasaren beherakada zein desnutrizio akutuaren errekuperazio tasa oso altuak lortzen lagundu ahal izan du.
Familiak eta erkidegoak, errekuperazioarentzako funtsezkoak
2011. urtean, UNICEFek Afrikako Adarreko erantzun humanitariorako 405 milioi dolar baino gehiago lortu zituen (310 milioi euro inguru), behar zen kopuru guztiaren %96a lortuz. Aurten, UNICEFek 413,8 milioi dolar gehiago behar ditu (315 milioi euro) eskualdean laguntza eta errekuperazio jarduerak gauzatu ahal izateko.
Esku hartzeek, familien eta erkidegoen errekuperazio ahalmenak sendotzekoikuspuntua barneratzen dute. "Zaintza mantentzen ez bada, gosete egoera berriro ager daiteke. Baina guztion artean Afrikako Adarreko milioika haurren errealitatea alda dezakegu”, adierazi zuen Elhadj As Sy-k.