847.000 egun baino behiago dohaintzan eman dira
UNICEF Espainiak eskerrak eman nahi dizkie Egun 1 dohaintzan eman kanpainarekin bat egin duten milaka pertsonei, komunikabideei, enpresei, zinemei, kirol entitateei eta beste zenbait erakunderi.
Erakundeak Egun bat dohaintzan eman kanpainaabian jarri eta hiru hilabetera, gaur ekimenaren emaitzak eman dira ezagutzera; milaka pertsonek bat egin dute ekimenarekin eta haurren desnutrizioaren borrokaren alde 847.000 egun dohaintzan eman dituzte.
Pertsona hauez gain, 160 komunikabidek baino gehiagok, mila zinemak, 2.700 ikastetxek, 220 enpresek eta beste sektore batzuetako entitateek kanpaina bultzatudute.
UNICEF Espainia-ren Enbaxadorea den eta kanpaina bultzatu duen Ana Duato-k, Egun 1 dohaintzan eman kanpainarekin bat egin duten guztiei eskerrak emateko gaur ospatu den ekimenean parte hartu du. “Lagundu duen pertsona bakoitzari esker, tokian bertan milaka haurren bizitzak aldatzea lortzen da”, adierazi du Ana Duato-k.
Egun 1 dohaintzan eman kanpainak, estatuko gizartea egun berezi bat dohaintzan ematera gonbidatzen zuen, www.dona1dia.com webgunearen bitartez edo DIA hitzarekin 28028 zenbakira SMS bat bidaliz, mezuaren kostuarekin (1,20€) UNICEFek haur bati egun batez desnutrizioaren aurkako tratamendua eskaini ahal baitio.
Guztira514.329 mezu jaso dira eta haurren desnutrizioaren borrokaren alde antolatu diren ekintza desberdinei esker, 1.016.872 € lortu dira, Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEF) haurren biziraupenerako programetara bideratuko direnak. UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak diren Ana Duato eta Pau Gasol izan ziren desnutrizioaren aurka egun bat dohaintzan eman zuten lehenak eta Rodrigo Cortés errealizadoreak zuzendu duen kanpainaren spot-aren protagonista ere izan ziren. Cortés-ek ere lankidetza honen bitartez haurren biziraupenerako borrokaren alde egun bat dohaintzan eman zuen.
estatuko gizarteak egun 1 dohaintzan eman kanpainaren bat egin du
Ondoren, haurren kausarekiko konpromisoa duten beste pertsona eta entitate batzuk bat egin zuten, hala nola Pocoyó, David Bisbal, José Manuel Calderón edo Fernando Romay, eta kanpainaren mezuak edota garapen bidean dauden herrialdeetan desnutrizio kronikoa pairatzen duten 200 milioi haur inguruk bizi duten egoerari buruzko informazioa sare sozialen bitartez hedatu dituzten milaka pertsonez gain.
Egoera eta bere ondorioak ezagutzen dituzten pertsonen konpromisoen ondorioz, pobrezia eta desnutrizioaren inguruko eztabaida mahai batetan parte hartu zuten bederatzi kazetarien parte hartzea azpimarratu behar da. Eztabaida UNICEF Espainia-ren egoitzan ospatu zen azaroaren 25ean eta Rosa María Calaf, Ana Pastor (TVE), Àngels Barceló (Cadena SER), Lola Huete Machado (El País Semanal), Cristina Saavedra (laSexta), Leticia Iglesias (Telecinco), Ana Tagarro (XL Semanal), Joana Socías (El Mundo) eta Mónica Carrillo-k (Antena 3) parte hartu zuten.
haurren desnutrizioa: prebentzioa eta tratamendua
Nutrizio egokia eskuragarri izateko oztopoak, gutxienez bost urtetik beherako 2,5 milioi haurren heriotzaren oinarrian aurkitzen dira. Baina desnutrizioa prebenitu daiteke eta zenbait asteren buruan haurrak sendatzea lortzen duen tratamendua dago.
UNICEF Espainia-k argitaraturiko La desnutrición infantil: causas, consecuencias y estrategias para su prevención y tratamiento txostenak, garapen bidean dauden herrialdeetako elikadura egoeraren argazkia eta egoera hori saihesteko formulak aurkezten dizkigu. Agiri honetan, UNICEF Espainiak haurren desnutrizioarekin bukatzea posible dela gogorarazten du. Desnutrizioa prebenitzeko funtsezko garaia, haurdunalditik eta haurrak bi urte bete bitartera arteko 1.000 egunak dira.
Garai hau funtsezkoa da pertsona batengan desnutrizioa prebenitzeko eta amen zein beraien seme-alaben elikadura egoera hobetzen lagunduko duten ekintzak praktikan jarri beharreko sasoia ere bada, prebentziorako neurriak hartuz eta desnutrizio akutuko kasuak elikadura terapeutikoaz eta elikagaien bitartez tratatuz.