Afrika-n hezkuntza egoerari buruzko marrazki-lehiaketa

Nolako eskola nahiko zenuke Afrikako haurrentzat? Lelo horren pean, IKEAk haur guztiei Schools for Africa lehiaketara beren marrazki onenak bidaltzeko deia luzatzen die. Lehiaketa abenduaren 30ean amaituko da. Ekimenaren helburua, kontinente horretan hezkuntza hobetzearen beharraren inguruan familiak sentsibilizatu eta parte hartaraztea da.

Lehiaketa ‘Peluches para la Educación’ kanpainaren baitan garatzen da. Kanpaina hori zazpigarren urtez jarri da abian etaUNICEF, Save the Children eta IKEA Fundazioa dira egileak. IKEA dendetan urtarrilaren 5era arte jasotako peluxe bakoitzeko, enpresa suediarrak euro 1 emango die UNICEF eta Save the Children erakundeei Afrika, Asia eta Europako haurren hezkuntzaren inguruko proiektuetara bideratzeko.

Hezkuntzak garapen bidean dauden herrialdeetakohaurren bizi-baldintzak hobetzen eta pobreziaren gurpil zoroa errotik kentzen laguntzen du. Ildo horretatik,UNICEFen lana haur kalteberenen eskolatzeanardazten da: umezurtzak, hondamendi edo gatazka armatuen ondorioz lekualdaturikoak, landa-eremu edo urrutiko eremuetako haurrak, baita muturreko pobreziaren ondorioak pairatzen dituzten haurrak ere.

 

nola har daiteke parte?

Lehiaketan parte hartzeko baldintza da haurraren guraso edo tutoreak IKEA FAMILY bezero fidelen taldeko kideak izatea. Aurkezteko, IKEAren webgunetik deskargatu behar dira eskabidea eta haurrak marrazkia egiteko txantiloia. Ondoren, IKEA dendetan dauden ontzietan utziko dituzte marrazkiak.
 
Lehiaketako sariak sormen eta originaltasun-irizpideen arabera banatuko dira lehiakideen adin-tartearen arabera (2-5 urte bitarteko kategoria, 5-8 bitartekoa eta 8-10 bitartekoa). Sariakpapertegiko produktuetatik hasi etahaurraren logela apaindu eta altzariz hornitzekogurasoei edo legezko ordezkariei aholkularitza pertsonalizatua ematera artekoak izango dira.