Afrikako Adarra: ekintzaren balantzea
Afrikako Adarrean gertatzen ari den haurren biziraupenaren krisiari emandako nazioarteko erantzun handiak, dagoeneko zenbait emaitza positibo ekarri ditu. Hala ere, Somalia-ko gune desberdinetan gosete aldarrikapena egin zenetik hiru hilabetera, oraindik ere lan asko geratzen da desnutrizioaren eta gaixotasunen ondorioz hiltzeko arriskuan dauden ehunka milaka haur salbatu ahal izateko, eskualdeko egoerari buruzko txostenaren arabera.
“Lehorte luzea, elikagaien prezioen gorakada eta gatazka pairatzen duten Somalia-n zein ondoko herrialdeetako errefuxiatuen kanpamentuetan, hala nola Kenya-n, Etiopia-n eta Djibuti-n, haur asko salbatu ditugu,” esan zuen Elhadi As Sy-k, Ekialdeko eta Hegoaldeko Afrikarako UNICEFen Eskualdeko Zuzendariak, Afrikako Adarrerako Larrialdiko Erantzunaren txostena aurkeztean.
“Krisi humanitarioaren larritasuna ikusirik, gure berehalako erantzuna areagotu behar dugu eta aldi berean, epe luzerako garapenerako oinarriak finkatu behar ditugu, antzeko hondamendiak berriro gertatzea saihesteko”, gehitu zuen.
nazioarteko erantzun aparta
Txostenak, nazioarteko erantzuna izugarria izan dela azpimarratzen du. Jasotako diru-ekarpenei esker, azken hiru hilabeteetan UNICEFek eta bere aliatuek emaitza garrantzitsuak lortu dituzte eta hauek erantzun zabalagoa lortzeko oinarriak dira. Horien artean ondokoak aurkitzen dira:
• Lehen beharrei aurre egitekoUNICEFen 10.000 tona metrikoko hornigaiinguru
• Desnutrizio zorrotza pairatzen duten
108.000 haurrek tratamendua jaso dute elikadura
terapeutikorako zentroetan.
• 1,2 milioi haurrek elgorriarenaurkako txertoa jaso dute.
• Ur edangarria eskuragarri
egotea 2,2 milioi pertsonentzat.
• 48.000 haurrek Haurren Lagun diren
Guneetarako zein beste ingurugiro seguruetarako sarbidea
dute.
En el centro y el sur de Somalia, donde el acceso de las agencias humanitarias es limitado, UNICEF ha conseguido llegar a 350.000 personas con alimentación suplementaria, y a unas 30.000 familias con alimentos cocinados en su camino hacia los campos de refugiados de Kenia y Etiopía.
Somalia-ko erdialde eta hegoaldean, non agentzia humanitarioen sarbidea mugatua den, UNICEFek 350.000 pertsonei arreta eskaini die elikagai gehigarriekin eta 30.000 familiari prestatutako elikagaiekin, Kenya eta Etiopia-ko errefuxiatuen kanpamentuetarako bidean.
Espainia: 111.661 dohaintza-emailek 4,1 milioi euro baino gehiagoko laguntza eman dute
Bazkideek eta dohaintza-emaile partikularrek, gobernuek, sektore ezberdinetako erakunde publiko zein pribatuek, UNICEF Espainia-ren Enbaxadore eta Lagunek, joan den urriaren 18ra arte4.107.113,01 euroko ekarpena egin zuten UNICEFek Afrikako Adarrean gauzatzen duen lana babesteko. Haurrei eta beraien familiei laguntza eskaintzeko egindako larrialdirako deialdi honekin 111.661 dohaintza-emailek egin dute bat.
UNICEF Espainia-k, Estatuko gizarteak eskainitako laguntza eskuzabala eskertu nahi du. Ekarpen hau gabe, eta beste herrialdeetakoa gehituta, larrialdi honen eragina pairatzen duten milioika pertsonen bizitza salbatzea eta beraien bizi baldintzak hobetzea lortzea ahalbidetu duen lana garatzea ez zen posible izango.
oraindik asko dago egiteko
[]Urrian hasi eta abendura arte doan eurite-sasoirako egindako aurreikuspenen arabera, Kenya-n eta Etiopia-n elikagaien segurtasuna hobetu daiteke, bertaneuriteak hasi berri baitira.
Hala ere, esperientziak erakutsi duenez, lehorte luze baten ondoren eurite sasoia heltzean, uholde eta heriotza eragiten duten gaixotasunen agerpenaren arriskua handitzen du, hala nola, kolera, malaria eta pneumonia. Somalia-ko erdialdean eta hegoaldean, egoerak okerrera egingo du sarbide humanitarioa laster eta asko hobetzen ez bada.
“Gure laguntza behar duten haur eta familia guztiengana heltzeko aparteko ahalegina egin behar dugu. Krisiaren bukaera oraindik ere urrun dago eta 2012 urteak aurrera egin ahala ere krisiak jarraituko du dudarik gabe”, nabarmendu du Elhadj As Sy-k. “ Gauza bat argi dago: gure bazkide eta dohaintza emaileen laguntza jarraiarekin, bizitzak salbatzeko, bizitzeko eta bizimodurako baliabideak eskaintzeko bateraturiko gure indarrekin, aurrerapenak lortu ditzakegu”, gehitu zuen.
egoera datuetan
13,3 milioi pertsona inguruk laguntza behar dute. 450.000 somaliarrek Kenya-ko ipar-ekialdean kokatzen den Dadaab inguruko errefuxiatuen kanpamentuetara ihes egin dute. Horietan, aurreko ekainean iritsi ziren 100.000 pertsonak barne daudelarik.
Beste 183.000 somaliarrek Etiopia-ra ihes egin dute, Dollo Ado-ko errefuxiatuen kanpamentuetan zeuden 120.000 pertsonak eta Djibuti-ra joan diren 20.000 errefuxiatuak barne hartuz.
Miliaka haur hil dira eta 320.000 baino gehiagok (erdia Somalia-ko erdigunean eta hegoaldean) desnutrizio zorrotza piratzen dute eta, laguntza humanitarioa ez bada laster hedatzen, litekeena hurrengo aste eta hilabeteetan haur horiek hiltzea da.