Andaluzia desnutrizioaren aurkako borrokaren alde

Andaluziako jendartea dena ematen ari da RETO UNICEF kanpainaren alde, Etiopia-ko haurren desnutrizioaren aurka borrokatzeko. Orain arte, 713.202,88 euro baino gehiago lortu dira, enpresa, erakunde eta norbanakoen ekarpenei esker. Horri gehitu behar zaio Canal Sur kateak asteburu honetan egin duen elkartasunezko maratoian lortutakoa.

Maratoian, ostiraletik igandera programazio bereziko 20 ordu baino gehiago eman ziren. Menuda Noche, Se llama Copla, viernes noche, La Tarde Aquí y Ahora eta Se llama Copla saio bereziak egin bitartean, Juan y Medio eta Eva González aurkezleak izanik, kanpainaren aldeko 405.224 dei eta SMS baino gehiago jaso ziren; telebista kate horretan marka hori lortzen den lehen aldia da.

RTVAren arabera, marka hori “aurkezle, artista, RTVAko ekipo eta milaka ikuslek erakutsitakokonpromisoari esker” lortu da, baita 400 profesional, 205 enpresa eta erakunde eta “erkidegoko puntu guztietara iritsi den" gizarte-mugimenduari esker ere. 

Hala ere, zifra hori hazten doa minuturo, RETO UNICEFkanpainak aurrera baitirau abenduaren 31ra arte. Edonork parte har dezake: 905 828 000 telefonora dei daiteke, edoSMS bat bidali UNICEF hitza idatziz 28028 zenbakira. http://www.retounicef.es/webgunean ere sar zaitezke parte hartzeko. 

helburua: milioi bat euro

Une hunkigarriak bizi izan ditugu, Etiopia-kohaurrentzako gure erronkabetetzen ari zela ikusten genuen ahala”.Andaluziako probintzia guztietako etaespainiar geografia osoko deiak jaso ditugu; horrek hunkitu gaitu eta esperientzia berezi bat bizitzeko aukera eman digu. Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko! Milioi bat euroko zenbatekoa gainditzeko lanean jarraitzen dugu... haurren desnutrizioarekiko konpromisoari jarraiki”, adierazi du Ricardo García-k,UNICEF Andaluziako Batzordeko presidenteak.
 
Desnutrizioak lotura estua du haurrenheriotza-tasarekin; izan ere, bost urtetik beherako haurren heriotzenherenak desnutrizioarekin du lotura.Etiopia-n, haurren % 51ak pairatzen du desnutrizio kronikoa. Gainera, une hauetan herrialdeak pairatzen duen larrialdi-egoera ikusita, elikadura-laguntza behar dezakeen haur kopurua 650.000raigo daiteke.
 
UNICEFek desnutrizioaren aurkako lana egiten du Etiopian eta, gainera, larrialdian jarduten du;elikadura terapeutikoa, botikak, txertoak, zaintza medikoak edo edateko ura lortzeko aukera eskaintzen du. Neurri horiek berebizikoak dira haur horien bizirautea bermatzeko.SMS bakoitzak balio duenarekin, 1'20 eurorekin,UNICEFek egun batean haur batentzako hiru elikagai terapeutiko sorta eskain ditzake. Tratamendu osoa 4 eta 6 hilabete artekoa da eta bizitza bat salbatzeko aukera ematen du.