Arts Barcelona Hotelak UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du
Hotel Arts Barcelona-k UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du; ekimen honen asmoa, turismo arloko establezimenduak haurren eskubideen errespetua eta sustatzea bultzatzeko helburuarekin bezero eta langileen mobilizaziorako eta komunikaziorako plataforma bilaka daitezela da.
Espainiako beste hotel talde batzuek jadanik bat egin dute ekimen honekin, hala nola Melia Hotels Internacional, Luabay Hotels & Leisure, Federación Empresarial Hotelera de Mallorca eta Ashome Asociación Hotelera de Mallorca. Hotel Arts-eko zuzendaria den Rivero Delgado-k,hotelarentzat UNICEFekin lankidetzan aritzeak suposatzen duen konpromisoa azpimarratu du, "mobilizaziorako eta komunikaziorako plataforma gisa jarduteak erantzukizun handia dakar berarekin" eta zera gehitu du: "gure hoteleko bezero eta langileak konpromiso eta erantzukizun horretatik tartean sartu nahi ditugu, ahalik eta eragin handiena lortzeko asmoz".
Beste alde batetik, UNICEF Kataluniako Presidentea den Pablo Giménez-Salinas-ek adierazi duenez, "Hotel Arts-ekin adostutako honelako aliantzak funtsezkoak dira UNICEFentzat eta haurren eskubideak sustatzeko eta babestekoduen erantzukizunarentzat". Hotel Arts-ek UNICEFen Lagun diren Hotelakekimenarekin bat egitean, haurren aldeko sentsibilizazio jarduera desberdinak eta abian jarriko dituzten zenbait jardueraren bitartez lorturiko diru bilketarako ekimenak barneratzen ditu.
HAURRAK BABESTEA
UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimena, UNICEF Espainiak haurren babeserako turismo arloarekin duen ekimena da, bereziki bidaietan haurren sexu-esplotazio komertzialaren aurka borrokatzeko asmoz. Honela, UNICEFekin haurren eskubideen babeserako eta defentsarako programetan lankidetzan diharduten turismo arloko enpresak gizarte eragile bilakatzen dira.
500 eta 1.500 milioi haur artean indarkeriaren biktima direla eta 1,8 milioi haurrek sexu-esplotazioa pairatzen dutela estimatzen da. Bidaietan haurren sexu-esplotazio komertzialaren aurkako borroka, ekimen honen gai nagusietako bat da.