Aurtengo Gabonetan, haur bat eskolara bidal dezakezu ING Direct eta UNICEFen bitartez

Aurtengo Gabonetan, ING Direct-ek UNICEFen aldeko Llévalos a la escuela elkartasunezko ekimena abian jarri du, Zambia, India edo Brasil bezalako herrialdeetako haurren hezkuntza bultzatzeko helburuarekin.

Kanpaina honetan parte hartzeko, www.llevalosalaescuela.com webgunean sartu eta, dohaintza txiki baten bitartez (0,79€), zure mugikorrean eskola deskargatubaino ez duzu egin behar. Momentu honetan, zure mugikorra pantailan jarriz, haur bat webgunetik aterako da eta zure mugikorrean sartuko da eskolara joateko. (Aplikazioak Android eta iPhonerako balio du).

ING DIRECTek kanpaina honen bitartez lortutako irabaziak,osorik UNICEFek hezkuntza arloan gauzatzen dituen proiektuetara bideratuko dira.

www.llevalosalaescuela.com webgunean sar zaitez eta munduko haur guztiek duten hezkuntzarako eskubidea errealitate bihurtzen lagun iezaguzu.

ING Direct eta UNICEF, hezkuntzaren aldeko aliantza sendoa

2005. urtetik, UNICEFen nazioarteko aliatu garrantzitsuenetariko bat da ING Direct. Chances for children bere mundu mailako programaren bitartez, kalteberatasun egoeran aurkitzen diren haurren hezkuntzarako epe luzeko proiektuekinlankidetzan dihardute.

ING DIRECT España-ko zuzendaria den Carina Szplika-k dionez, “ING Chances for Children guretzat oso proiektu garrantzitsua da eta ahalegin zein ilusio handiak eskaintzen dizkiogu. Haurrek etorkizun hobea eraiki ahal izateko biderik egokiena hezkuntza dela konbentziturik gaude eta ikuspegi hori UNICEFekin partekatzen dugu; beraiek gabe ezingo genuke ekintza hau aurrera eraman.”

2011. urtean soilik, ING-ren laguntzari esker,Etiopia-ko 375.000 haurrek lehen hezkuntzako eskolara joateko aukera izan zuten. India-n, 6.000 eskoletako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lan egin zen eta Hegoafrika-n, 200.000 haur onuradun gisa dituen proiektu baten bitartez 2.000 irakaslek HIESaren aurkako babesaren inguruko prestaketa jaso zuten. ING Direnct España-k bere aldetik, Zambia-ko 100.000 haur baino gehiago eskolatzerako proiektuarekin lankidetzan dihardu.