Calle 13-k salerosketaren eta esplotazioaren inguruan kontzientzia sortu nahi du
Calle 13 musika taldeko kideek, René Pérez Joglar (Bertakoa) eta Eduardo Cabra Martínez (Bisitaria) anaiek, UNICEF Espainiak antolatu duen eta Casa América-n ospatu den pertsonen salerosketa eta esplotazioaren inguruan gazteekin hitz egiteko topagunean parte hartu dute.
Durante el encuentro se proyectó el documental Esclavos Invisibles, narrado por Residente y Visitante, en el que se muestra cómo afecta esta problemática a losadolescentes y jóvenes que han sido víctimas de redes de trata de personas, o que han sido sometidos a situaciones de esclavitud, explotación sexual y uso de drogas en América Latina.
Ekitaldian, Esclavos Invisibles dokumentala proiektatu da; Bertakoaren eta Bisitariaren ahotsean, arazo honek Latinoamerikan pertsonen salerosketaren sareen biktima izan diren edota esklabutzara, sexu-esplotaziora eta drogak kontsumitsera behartuak izan diren nerabe eta gazteengan dituen eraginak erakusten ditu.
“Munduko ia herrialde bakarra ere ez da libratzen pertsonen salerosketaren arazotik”, adierazi zuen René Pérez-ek, proiekzioaren ondoren gauzatu zen mahai inguruan; bertan, UNICEF Espainia-ko Sentsibilizazio eta Haurren aldeko Politika arloko Zuzendaria den Marta Arias-ek eta Prostituituriko Emakumeen Arretarako, Bergizarteratzeko eta Prebentziorako Erakundearen (APRAMP) Koordinatzailea den Rocío Mora-k ere parte hartu zuten.
Espainia: salerosketaren biktima diren adingabeen tarteko herrialdea eta helmuga
Rocío Mora-k zera ezagutarazi zuen: "Espainia salerosketaren biktima diren adingabeen tarteko herrialdea eta helmuga ere bada; adingabe horiek antzeman egin behar dira, identifikatu eta beraien birgaitze osoa ahalbidetuko duten arreta integralerako espezializaturiko programen bitartez babesa behar dute".
“Latinoamerikan eta Kariben 550.000 haur baino gehiago salerosketaren biktima izan direla estimatzen da. Horietariko asko, sexu-praktika arriskutsuak izan ditzakete eta drogak erabiltzeko arriskuan daude, ondorioz GIB/HIESaz kutsatzeko arrisku handiagoa dutelarik", adierazi zuen Marta Arias-ek eztabaidan.
“Gizarte osoaren erantzukizuna da munduan milioika haurrengan eragina duen gaitz honen aurka borrokatzea, gazteen bizitza osorako ondorioak izango dituztez kalte atzeraezinak sortzen baititu", esan zuen Eduardo Cabra-k, Grammy Latino 19 sari eta American Grammy sari bi irabazi dituen musika taldeko kideak.
salerosketarekin eta esplotazioarekin bukatzea, UNICEF eta mtv exit-en kanpaina
Latinoamerika osoan gauzatzen den UNICEFen eta Calle 13 musika taldearen ekimen hau, MTV EXIT kanpainaren testuinguruan kokatzen da; asmoa, salerosketaren eta esplotazioaren aurkako mezuak modu masiboan hedatuz arazo honen inguruan kontzientzia sortzea da, haur, nerabe eta gazteentzat jarduerak antolatzeaz gain.