Cambridgeko Duke eta Dukesa Afrika Ekialdeko larrialdiaren alde

Cambridgeko Dukeak eta Dukesak bisita berezia egin diote UNICEFek Kopenhagen duen hornitze-biltegiari, Afrika ekialdeko haurren egoera larriaz ohartarazteko. 320.000 haur larriki elikatu gabe daude eta berehalako laguntza iritsi ezean gosez hiltzeko arriskuan daude.

UNICEFen hornitze-biltegiaren barnean hiru futbol-zelairen tamainako biltegia dago. Mundu osoko haurrentzako oinarrizko hornidurak bildu, poteratu eta banatzen ditu, hala nola, elikagaiak, ura, elikadura-hornidura bereziak elikatu gabeko haurrentzat, txertoak eta larrialdietarako osasun arloko materiala.

Cambridgeko Dukea eta Dukesarekin batera bisitatu zuten biltegiaDanimarkako Printze Jaraunsleak eta Printzesak. Peter Haley-k, Somaliako UNICEFen Elikadura Arduradunak, eskualdeak bizi duen egoera larriaren berri eman zien bi bikoteei. Haileyk haur eta guraso askok bizi duten errealitateari buruz hitz egin zien. Horiek, askotan, 25 egun ere pasa behar dituzte oinez elikagaiak aurkitzeko.

Ondoren, Afrika ekialdera bidaltzen diren hornidurak nola bildu eta paketatzen diren ikusi zuten. Horrez gain, lau langile ezagutu zituzten eta horiek erakutsi zieten osasun arloko hornidurak nola paketatzen dituzten; horien artean daude oinarrizko medikamentuak eta larrialdietarako kirurgia-ekipamenduak. Errege-bikoteek paketatzen lagundu zuten, baita langileei lagundu ere larrialdietarako osasun-paketeak prestatzen. Kaxa bakoitzak 1.000 pertsona baino gehiagorentzako oinarrizko materiala dauka. []

Jarraian, Dukeak eta Dukesak, Printze eta Printzesa Jaraunsleekin batera, biltegia bisitatu zuten; bertan, mundu osoko larrialdietara bidaltzen dituzten hornidura sorta zabala ikusteko aukera izan zuten. 

Bisitaren amaieran, Cambridgeko Dukeak adierazi zuenez “lan ikaragarria egiten ari dira. UNICEF bide horren buru da eta lan zoragarria egiten ari da, baina, tamalez, asko dago egiteko oraindik, eta horregatik gaude hemen”.

Cambridgeko Dukesak bisitaren arrazoiak azaldu zituen: “arreta krisi honengana birdeatzea espero dugu, benetan".

Ondoren, Cambridgeko Dukeak emozioz beteriko eskaera egin zuen: “laguntzeko zerbait egin dezakeen horrek, mesedez, egin dezala”.

Ondoren, Dukea eta Dukesa Kopenhageko Aireportura joan ziren, hornidurak British Airways eta UPS konpainien hegazkinetan nola sartzen zituzten ikusteko; handik Nairobira eramaten dituzte hornidurak.

Afrikako ekialdean haurren beharrei erantzuteko, 2011n,UNICEFek 40 milioi dolar (29,07 milioi euro)behar ditu oraindik. 2012rako finantza-beharrak 402,8 milioi dolarrekoak dira (292,82 milioi euro), UNICEF Somalia-rentzat behar diren 300 milioi dolar barne (218,14 milioi euro), elikagai terapeutikoen eta gehigarrien horniduraren jarraipena bermatzeko.

.