Champions for Africa: el Valencia CF futbol-taldeak elkartasunezko partidura babesten du kamiseta bereziarekin
Valencia CF futbol-taldeak bere kamisetaren edizio berezi bat aurkeztu du, Mestallan ospatuko baita Champions for Africa ekitaldiaren IV. edizioa. Ekimena UNICEF eta Kanouté Fundazioak sustatu dute eta jada kamiseta salgai dago Valencia CF futbol-taldearen denda ofizialetan.
Kamisetak diseinu berezia du eta hori jantziko dute jokalariek gaurtik hasi eta abenduaren 29ra arte jokatuko diren BBVA Ligako eta Errege Kopako partiduetan. Abenduko egun horretan ospatuko da elkartasunezko partidua Valentzia-n.
Partidu horren helburua da Mestalla-ko zelaia betetzea desnutrizioa pairatzen duten 10.000 haurrenbizitzak salbatzeko.
abenduaren 29an mestalla-n
Prentsaurrekoa Paterna-ko Kirol Hirian egin zen eta Valencia CF futbol-taldeko Presidentea den Manuel Llorente Martin izan zen buru. Besteak beste, Bienvenida Guerrero UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordeko Presidentea; Unai Emery Valencia CF futbol-taldeko entrenatzailea eta Aritz Aduriz eta Roberto Soldado jokalariak bertaratu ziren. Azken bi horiek taldeko jokalarien izenean hitz egin zuten.
Manuel Llorente-k Champions for Africa elkartasunezko partiduaren garrantzia hedatzeko talde valentziarrak UNICEFekin duen konpromisoa berretsi zuen: “Partidu honetarako babesle onena edukitzeaz eta Afrikan pairatzen ari diren haurrei laguntzeaz harro gaude”. Halaber, kamiseta bakoitzarekin partidura bertaratzeko sarrera bat oparituko delagogorarazi zuen.
Bestalde, UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordeko Presidentea den Bienvenida Guerrero-ren hitzetan: “gaur pauso bat egin dugu aurrera, Afrikako Adarreko 10.000 haurren bizitzak salbatzeko asmoz Mestalla zelaia betetzea lortzeko". Presidenteak deia luzatu die Valentziako herritarrei, “guztion elkartasun eta konpromisoaz baino ezingo dugu gure erronka bete".
Valencia CF futbol-taldeko jokalarien izenean Roberto Soldadok hitz egin zuen. Bere hitzetan, “harro gaude garrantzi handiko partidu honetan UNICEFekin batera egoteaz, partidua mundu osoan ikusiko baita”. Gainera, bere eginkizuna 10.000 haur horiei laguntzeko bere eskuetan dagoen guztia egitea dela adierazi zuen eta ziur dago “Valentziazale guztiek harrotasunez erakutsiko dutela Champions for Africa-ren leloa”.
Roberto Soldado jokalariak eta Unai Emery entrenatzaileak, besteak beste, abenduaren 29anMestalla futbol-zelaian egongo direla berretsi dute.
Laster jarriko dira salgai partidurako sarrerak eta prezioak merkeak izango dira: 5 eta 20 euro artean.
Uztailaren 20an Somalia-n gosetea deklaratu zenetik, larriki elikatu gabeko ia 110.000 haurrek UNICEFek eskualdean babesten dituen zentroetan arreta jaso duten jadanik. Horrez gain, ia 2,6 milioi pertsonek dute orain ur edangarria eskuragarri eta 1,5 milioi pertsonatik gora dira higiene osasuntsuari buruzko hornidura eta informazioa jaso dutenak. Uztailetik, UNICEFek eskualdean gutxi gorabehera 10 mila tona metriko hornidura banatu ditu herritarren bizitzak salbatzeko.
Partiduari buruzko informazioa jarraitzeko bisita ezazu Facebook-eko orrialdea eta bere Twitter-eko kontua (@champions_AFR).