CHAMPIONS FOR AFRICA-k ELKARTASUNAREN SARIA JASO DU
Champions for Africa ekimenaren IV. edizioak Elkartasunaren saria jaso du Nostresport egunkari digitalak ematen dituen 2011. urteko Valentziako kirol arloko sarien III. Galan.
Valentzia, 2001ko otsailaren 15ean. Champions for Africa ekimenaren IV. edizioak Elkartasunaren saria jaso du Nostresport egunkari digitalak ematen dituen 2011. urteko Valentziako kirol arloko sarien III. Galan. Saria UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordeko Presidentea den Bienvenida Guerrero-k jaso zuen Valentziako udalean Kultura eta Kirol Zinegotzia den Cristóbal Grau-ren eskutik.
Gala honetan sarituak izan ziren pertsonak, hauek izan ziren: Nico Terolcomo, 2011ko kirolari onena; Valencia Basket taldearen zaletuak; Óscar Ponce (minusbaliotasuna duten kirolari onena); Joselu Moreno (Villarreal CF taldeko jokalaria, UNICEFen eta AFE erankundearen “El fútbol que queremos” hezkuntza proposamenean parte hartu berriak); Selina Moreno igerilaria; CONFEDECOM; La Vila Rugby taldea; Andrés Artuñedo, etorkizun oparoa duen tenislaria; eta Levante UD futbol taldeko kapitaina den Sergio Ballesteros (kirol ibilbide onenaren saria).