David Villa: “Nik ere haurren desnutrizioaren aurkako borrokarekin bat egiten dut”
Futbol jokalaria eta UNICEF Espainia-ren Laguna den Villa-k, UNICEFek Tuenti-n duen orrialdearen aurkezpenean parte hartu du, haurren desnutrizioa murrizteko helburua duen "Egun 1 dohaintzan eman" kanpainaren aldeko lehiaketako irabazleekin bateraBarça-ko eta Espainia-ko Futbol Selekzioko jokalaria izateaz gain UNICEF Espainia-ren Laguna den David Villa-k, UNICEF Espainia-k Tuenti sare sozialean duen kanal ofizialaren aurkezpenean parte hartu du gaur. “Nik ere haurren desnutrizioaren aurkako borrokarekin bat egiten dut, gero eta haur gutxiagok arazo hau pairatu dezaten guztiok lagun dezakegu", adierazi du futbolariak Bartzelona-n Tuenti-k duen egoitzan ospaturiko ekimenean.
Tuenti-ren lankidetzari esker eta kanal berri honen aurkezpenarekin, UNICEF Espainia-k sare sozial honetako erabiltzaileen artean haurren eskubideak sustatzea bilatzen du, horretarako bere orrialde ofiziala zabaldu du, haurren desnutrizioa murrizteko Egun 1 dohaintzan emankanpainan kokatzen den ekimen batekin.
Aurkezpena, erabiltzaileak Tuenti-ko orrialde honen bitartez argazki bat dohaintzan ematera gonbidatzen dituen lehiaketa abian jarri eta egun batzuk beranduago egin da.Tuenti-ko orrialdeak jadanik Egun 1 dohaintzan eman kanpainarekin bat egin duten 8.000 jarraitzaile ditu. Kanpainak, dohaintzan emandako 830.000 egun inguru lortu ditu, estatu osoko milaka pertsona eta enpresen eskutik.
Selekzioko goleatzaile nagusiak, bere jarraitzaileekin harreman hestua du bere blog-aren zein sare sozialen bitartez. Tuenti-n antolatu den lehiketako parte hartzaileek, beraientzat berezia den zerbait erakusten duten argazkiak igo dituzte; sinbolikoki, desnutrizioa pairatzen duten haurren bizitzak hobetzeko dohaintzan eman duten argazkia.
Lehiaketaren 10 irabazleek david villa ezagutu dute
Gaur, lehiaketaren 10 irabazleek aurrelari ezagunarekin izandako topaketaz gozatzeko aukera izan dute; iritziak partekatu dituzte eta dedikaturiko kamiseta bat jaso dute. Topaketa honetan, UNICEF Katalunia-ko Batzordeko Presidentea den Pablo Giménez-Salinas-ek etaTuenti-ko Komunikazio Zuendaria den Cristóbal Fernández-ek ere parte hartu dute.
Cristóbal Fernández-ek ondokoa nabarmendu nahi izan du: “Sare sozial honen erabiltzaileen konpromisoa garrantzitsua da, beraiei esker, Tuenti komunikazio plataforma gogokoena izateaz gain, gizarte mailako kausa deberdinekiko norberaren zein taldeko konpromisoaren kanala ere bada, publikoki kausa horiekiko elkartasuna adierazten dutelarik".
Bere aldetik, Pablo Giménez-Salinas-ek "David Villa-k haurren eskubideak sustatzeko mota honetako ekimenekin beti erakutsi duen konpromisoa" nabarmendu zuen eta Tuenti-ren babesa ere eskertu zuen, "hedabide kanal handien lankidetzarik gabe ezingo genuke UNICEFen mezua hedatu ezta honelako ekimenik abian jarri".
Garapen bidean dauden herrialdeetan, ia 200 milioi haurrek desnutrizio kronikoa pairatzen dute eta bertan, urtero 2'5 milioi haurren heriotzak arazo honi lotuta daude. Haurren desnutrizioaren aurkako borroka, Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEF) lehentasunezko lan arloetariko bat da. Lan honi esker, eta beste erakune batzuen zein gobernuen lanari esker, milaka haurren heriotza eragoztea lortzen da.
David Villa UNICEF Espainia-ren Laguna da 2009. urtetik. Lehenago ere, futbolariak UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordearen kanpainekin lankidetzan aritu izan zen, eta haiek UNICEFen Lagun izendatzea proposatu zuten.
Izendapenaren ondoren, David Villa-k gure erakundearekin gauzatzen duen lana areagotu du,Garapenerako Kirolaren arloan ekimen desberdinei laguntza eskainiz, hala nola Champions for Africa elkartasunezko partiduari eta iazko udan FCB-ak Estatu Batuetan egin zuen biran Dallas-en haurrekin antolaturiko topaketa bezalako jarduerei.