Denbora gutxi Sahel-en hondamendia eragozteko
Afrikako Sahel-eko eskualdean bost urtetik beherako milioi bat haur baino gehiagok pairatu beharko duten hondamendia sahiesteko denbora gutxi dagoela ohartazi du UNICEFek. Egoera hori pairatzen duten zortzi herrialdeetara berehala helduko da lehorte sasoia. UNICEFentzat, sasoi horretan beraien bizitzak salbatzeko elikadura zentroetan tratamendua behar duten haur kopuruaren goradaka gertatzen da.
“Sahel-en hondamendi anizkun batek haurrak mehatxatzen ditu", ohartarazi du UNICEFeko Eskualderako Zuzendaria den David Gressly-k. "Ahalik eta egoerarik onenakontuan hartzen badugu ere, datorren sei hilabeteetandesnutrizio akutu larria duten milioi bat haur baino gehiago elikadura zentroetara helduko direla uste dugu. Muturreko baldintzak gertatzen badira, kopuru hori 1,5 milioi izatera hel daiteke eta behar horiei erantzuna eman ahal izateko prestaketa egokirako diru ekarpena ez da heltzen beharrezkoa den erritmoan", adierazi du. Larrialdi deialdiak barneratzen zuen bezala, 2012. urterako behar diren 119 milioi dolarretatik (91,1 milioi euro) UNICEFek orain arte soilik 24 milioi dolar lortu ditu (ia 18,4 milioi euro).
Gobernuek, UNICEFek, Nazio Batuen beste agentzia batzuk eta nazioarteko laguntzarako erakundeek euri eskasiaketa uzta txarrek sorturiko krisiari aurre egiten diote. Egoera honek Txad, Burkina Faso, Mauritania, Mali, Niger, Nigeria-ko iparraldea, Kamerun eta Senegal-eko iparraldeko zenbait gunetan bizi diren10 milioi pertsonengan eragina du.Mali-n gertatzen ari dengatazkaren ondorioz, pertsona askok beraien etxeetatik ihes egin dute eta larrialdira laguntza eskaera handitu dute Mali-en eta errefuxiatuak jaso dituzten alboko herrialdeetan.
"Mali-n borrokaren areagotzeak etaNigeria-ko iparraldean zein beste herrialde batzuetan segurtasun eza larria izateak, laguntza lanak zailtzen ditu. Larrialdirako erantzun egokirik gabe eta arriskua murrizteko epe ertainera zein luzerako ahalegin iraunkorrik gabe, belaunaldi oso batek menpekotasun, pobrezia eta mehatxaturiko biziraupena ezaugarri izango dituen etorkizunari aurre egin beharko dio" esan du Gressly-k.
Zalí, un niño del Sahel, Informe Semanal programan emana.
Sahel, un campo abonado por la desnutrición infantil, Ser irratiak emandako erreportajea.
La vida al borde del hambre, El País-ek argitaratua.