easyJet-ek UNICEFekin bat egiten du haurren bizitzak salbatzeko

easyJet-ek UNICEFekin bat egiten du Change for good ekimenaren bitartez; uda honetan esayJet-ekin hegaz egiten duten bidaiariek, UNICEFen lana babestu ahal izango dute.

Ekimen hau, easyJet-ek Europa mailan duen sare osoan jartzen da abian, hau da 30 herrialde lotzen dituen 600 aire-bidetan. Bidaiariek beraien txanponakChange for good poltsatxoan utzi ahal izango dituzte, airelinea honek egunero izatngo dituen 1.200 hegaldi baino gehiagotatik ateratzerakoan.

easyJet-eko bidaiarien dohaintzen bitartez lorturiko funtsak, UNICEFek mundu guztiko haurren alde gauzatzen duen lana babestera bideratuko dira.
     
Carolyn McCall, easyJet-eko CEO da eta zera dio: “gure bidaiarietatik milioikak ekimen honekin bat egingo dutela badakigu, mundu guztiko milaka haurren bizitzak salbatzea helburu honetan UNICEFi lagundu ahal izango dion diru kopuru handia biltzeko sortua izan baita ekimena".

“EasyJet-en denok, nigandik hasi eta tripulazioak, pilotuek zein ingeniariek kausa honekin bat egiten dute eta gure bidaiariei aurretiaz eskerrak eman nahi dizkiegu beraien laguntzagatik", adierazi zuen.
  
EasyJet-ekin batera lan egiteaz oso pozik gaude,elkarrekin mundu guztiko haur kaltebera askoren bizitzak salbatu ahal izango baititugu. EasyJet-en bidaiarien eskuzabaltasunari eta laguntzari esker, UNICEFek milaka haurri laguntza eskaini ahal izango die, beraien bizitzak salbatzea ahalbidetuko duten esku-hartze txikien bitartez, eta honela aurrera egiten lagundu ahal izango dielarik", azaldu zuen Leila Pakkala-k, UNICEFeko Funts Pribatuen Bilketarako eta Aliantzetarako Zuzendariak.Change for good easyJet-en hegaldi guztietan gauzatuko da, uda eta negu garaian erabiltzaile gehieneko sasoietan.Egunero 4.000 haur baino gehiago hiltzen dira saihes daitezkeen kausen ondorioz, elgorria, polioa edo malaria bezalako gaixotasunen ondorioz. UNICEFek haurren heriotza murrizteko lan egiten du, osasun, nutrizio, ur eta saneamendu arloko programak burutuz.

  • 1,25 eurorekin, heriotza sortzen duten sei gaixotasunen aurren haur bat babesteko behar diren txertoak horni daitezke.
  • “Change for good” poltsatxoan 5 euroko dohaintza eginez, haur bat eta bere familia bost urtez malariaren aurrean babestuko dituen eltxo-sare bereziahornitzen laguntzen da.