Ebola: Gineara larrialdietako materialaren kargamentu bat iritsi da EBren eta UNICEFen bidez
Europako Batzordearen Laguntza Humanitarioko eta Babes Zibileko (ECHO, ingelesezko sigletan) departamentuak egindako milioi bat euroko laguntzarekin finantzatutako aireko hirugarren bidalketa da hau.
Europako Batzordearen Laguntza Humanitarioko eta Babes Zibileko (ECHO, ingelesezko sigletan) departamentuak egindako milioi bat euroko laguntzarekin finantzatutako aireko hirugarren bidalketa da hau.
Lehen hegazkina urriaren 10ean irten zen Amsterdametik Freetownera, eta txertoak, osasun-hornidurak eta babes-materiala zeramatzan; bigarren karga-hegazkina, berriz, Luxenburgotik aireratu zen Monroviara urriaren 27an, eta larrialdietako elikagai terapeutikoak eta osasun-materiala garraiatu zituen.
Ebolaren aurka borrokatzeko dohaintza egitea: funtsezkoa epidemia gelditzeko
“Ebolaren eraginpeko herrialdeetara larrialdietako hornidurak eramatea funtsezkoa da epidemia gelditzeko. Erantzuteko gaitasuna eskasa da gaur ere. UNICEFen gaurko hegaldia bezalako ekintza gehiago behar ditugu erantzuna erabat handitzeko eta ebola Ginean eta harago zabaltzea ekiditeko”, esan du Cyprien Fabre Mendebaldeko Afrikako ECHOko bulegoko buruak. “Erantzukizunak beren gai hartzen dituzten nazioarteko aliatu gehiagorekin eta biztanleak gero eta inplikatuago, datozen hiletan agerraldia kontrolatzea espero dugu. Baina ezin dugu arreta galdu azken ebola-kasua diagnostikatu eta tratatu arte”.
Anbulantziek ebola-kasu susmagarriak lekualdatzeko balio izango diote Conakriko Osasun Ministerioari, eta pertsona horiek ebola tratatzeko zentroetara eramateko, hiriburura eta herrialde osoko baso-zonetara.
Ginean,osasun-instalazio horiek beren mugara iritsi dira, ebola-agerraldia dela bide. Material egokia izan ezean, ebolaren biktima askok taxiak erabiltzen dituzte ospitalera iristeko –horrek gainerako bidaiarientzat dakarren arriskuarekin–.
Ebola: osasun-instalazioak ezinean
Anbulantziak Munduko Bankuak eta Mendebaldeko Afrikako Osasun Erakundeak finantzatu dituzte.
“Hasieratik, funtsezko hornidurak bidaltzea –aireko gure eragiketa handienetako bat orain arte– ebolaren krisiari emandako gure erantzunaren zati garrantzitsu bat izan da. Hornidura horiek lagungarriak dira lurreko osasun-ekipamenduak babesteko eta biziak salbatzen dituzte egunero”, esan du Manuel Fontaine UNICEFeko Eskualdeko zuzendariak Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikarako.
Gaur arte, UNICEFek 1.000 tona hornidura eraman ditu Gineara, Liberiara eta Sierra Leonara, ebolaren aurkako materialaren aireko eragiketa handienean.