Elikadura krisia Sahel-en. Halima Isaka-ren historia
Halima Isaka-ren familia, Niger-en esku-diruaren transferentzien onuradunetako bat da. “Aurtengo uzta hain txarra izan da, 3 hilabeterako janaririk ere ez dugula eduki", azaltzen du. "Hiru urtez euri eskasia izan dugu eskualde honetan. Ez daukagu gure familia elikatzeko elikagai nahikorik".
Esku-diruaren tranferentziak bizitza aldatu diela dio Halima-k. “Diru hau jaso baino lehen, gure seme-alabak elikatu ahal izateko zuhaixketako hostoak bildu behar izan genituen”, dio familiarentzako bazkaria prestatzen ari den bitartean. “Zorterik izanez gero, zopan arto pixka bat jartzen genuen baina ohera gosez joaten ginen". "Proiektu honek bizitza salbatu digu", azaltzen du.
hondamendi humanitarioa saihesteko garaiz gaude
UNICEFek, Estatu Batuetako Nazioarteko Garapenerako Agentziarekin, Europar Batasuneko Laguntza Humanitarioko Sailarekin, Niger-eko gobernuarekin eta beste aliatu batzuekin batera, Magaria barrutian larrialdiko esku hartzea abian jarri du eta bertan, azken hilabeteetan, beraien biziraupena bermatu ahal izateko esku-diruzko ekarpena jaso dute 20.000 familia baino gehiagok.
Proiektu honen bitartez, hiru hilabetezama bakoitzak hilero 20.000 franko CFA jasotzen ditu, 40 dolar inguru. Save the Children erakundeak garatzen du programa hau UNICEFen laguntzarekin, behar gehien dutenengana heltzen dela bermatzeko asmoz erkideetako buruzagien lankidetzarekin,banaketaz arduratzen delarik.
Emakumeekin egiten den lana funtsezkoa da, UNICEFeko Hélene Kouyaté-k azaltzen duen bezala, amak dira "beraien seme-alabak elikatu ahal izateko gogor lan egiten dutenak". UNICEFen ekintzak, 6 eta 23 hilabete bitarteko seme-alabak dituzten amei aberasturiko elikagaien hileko anoa banaketa (azken hilabeteetan) barneratzen du.
UNICEFek mundu osoko dohaintza-emaileen laguntza jasotzea espero du, programa hau Niger-eko beste eskualde batzuetara hedatu ahal izateko 2012an, familiei onurak emateko eta elikadura krisiei erantzuteko gobernuak duen ahalmena sendotzeko.
UNICEF Espainiak Sahel-en egoera okertzea eragozten lagundu nahi duten guztientzako laguntzarako modua zabaldu du.
Sahel-eko eskualde osoan, bost urtetik beherako milioi bat haur baino gehiagok desnutrizio akutu larriaren aurkako tratamendua jasotzeko beharra dute. UNICEFek hilabeteak daramatza lanean larrialdi honek okerrera egin ez dezan.
Euri eskasiak uztengan eragin handia izan du eta erkidego osoak oso egoera ezegonkorrean utzi ditu. UNICEFeko nutrizio arloko lan taldeek udan eta udazkenean egin zuten egoeraren azterketaren arabera, eskualdeko zortzi herrialdeetatik zazpik bost urtetik beherako haurren desnutrizio tasa altuak dituzten guneak aurkezten dituzte. Txad, Mauritania, Niger edo Mali-ko eskuale lehorrenetan desnutrizio adierazleek, larrialdiko erantzuna behar dute. Burkina Faso, Senegal, Kamerun-go iparraldeko eta Nigeria-ko erkidego osoak ere arrisku egoeran aurkitzen dira.
Elikadura terapeutikoa da desnutrizioaren aurkako tratamendua. Horregatik, UNICEFek eta bere aliatuek daotrren hilabeteetarako aurrikusi duten bezala, gero eta behar handiagoei aurre egiteko elikadura terapeutiko nahikoa lortzen ari dira, horrela tamaina handiko larrialdia eragotziko da. Erronka handia da eta, hedatze handiko ekintza baterako behar diren baliabideak lortzen badira, hondamendi humanitarioa saihesteko garaiz gaude oraindik.