Emakumeen energia, talentua eta indarra dira gizadiaren baliabiderik preziatuena
Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Landako emakumearen autonomia: muturreko pobrezia eta gosea lelopean.
Ban Ki-moon Idazkari Nagusiak, landako emakumeekin harremana duten gaiak jorratzen dituzten erakundeetako ordezkari eta goi funtzionarioekin batera, gobernuei, gizarte zibilari eta sektore pribatuari eskaera hau zuzendu zien: emakumeen jabekuntza eta genero berdintasuna lortzeko konpromisoa har dezatela, oinarrizko giza eskubidea baita eta guztiontzako onurak dakartzan indarra baita.
"Emakumeen energia, talentua eta indarra gizadiak duen baliabiderik preziatuena da”, adierazi zuen Ban Ki-moon-ek. NBE Emakumeak erakundearen Zuzendari Exekutiboa den Michelle Bachelet –ek bere aldetik, zera baieztatu zuen: "Arlo politikoan eta ekonomikoan emakumeen parte hartze osoa etaberdintasuna izatea funtsezkoa da hiritarrek eskatzen duten demokrazia eta justizialortzeko”.
landako emakumeek desnutrizioaren aurkako borrokan duten papera
Batezbesteko, garapen bidean dauden herrialdeetan, nekazal arloan lan egiten dutenen artean %43a emakumeak dira.
Errealitateak argi erakusten du: emakumeek gizonek baliabide produktiboetara duten eskuragarritasun berdina izango balute, beraien soroen ekoizpena %20tik %30ra igoko luke, herrialde horietako nekazal ekoizpena %2,5 eta %4a bitartean haziko litzatekeelarik. Honek gosea pairatzen duten pertsona kopurua %12tik %7ra murriztuko luke.
Gosearen eta pobreziaren kausa eta eragin nagusienetakobat genero desberdintasunada: gose kronikoa pairatzen duten pertsonen %60a emakumeak eta neskatilak direla estimatzen da.
Munduan lurren jabeen artean, %20 baino gutxiago emakumeak dira. Afrikako iparraldean eta Asia mendebaldean nekazal soroen jabeak direnen artean, emakumeak %5a baino gutxiago dira.