Espainia: haurren pobreziaren aurkako neurriak

Gobernuak haurren pobreziaren aurkako neurriak hartuko dituela iragarri du haurtzaroarekin lan egiten duten zenbait erakundek parte hartu duten jardunaldi batean; bertan, erakundeek krisiak haur kalteberenengan sortzen dituen ondorioei aurre egiteko proposamenak egin zituzten.

Osasun, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun arloko Estatuko Idazkaria den Juan Manuel Moreno-k,Gobernuak haurren pobrezia poltsarekin bukatzeko lan egiten duten GKEekin lan egiteko borondatea eta konpromiso sendoaduela azpimarratu zuen, Haurtzaroa eta agenda politikoa: haurrentzako ekintzarako planak krisi garaietan izenburua duen jardunaldiaren bukaeran. Ekitaldi hau UNICEF Espainia-k antolatu du, Gizartze Zerbitzuen Estatu mailako Idazkaritzaren lankidetzarekin.
  
Bere hitzaldian, Estatu mailako Idazkariak zera adierazi zuen: "haurrak pobreziaren aurrean babestea da gizarteak egin dezakeen inbertsiorik onena" eta "baliabideak berriro bideratuko ditugu", egoerari aurre egiteko neurriak barneratzeko; berak azaldu zuenez, neurri horieknazio mailako lau plan handien bitartez zeharkaaplikatuko dira: Haurtzaro eta Nerabezaroaren aldeko Plana, Gizarte Barneratzerako Ekintza Plana, Familiaren laguntzarako Plan Integrala eta Ijitoen Barneratzea gauzatzeko Nazio mailako Estrategia.  Jardunaldia, UNICEF Espainia-ko Presidentea denConsuelo Crespo-ren hitzekin hasi zen eta ondoren, eztabaidarako mahai inguru batekin jarraitu zen; moderatzaile lanetan Familia eta Haurtzaroaren arloko Zuzendari Nagusia den Salomé Adroher aritu zen eta bertan, Cruz Roja Española, Cáritas España, Plataforma de Infancia, EAPN España, Fundación Secretariado Gitano eta UNICEF Espainia-ko ordezkariek parte hartu zuten. Parte hartzaile guztiak ados daude ondokoa azpimarratzerakoan:haurren pobreziari konponbidea emateko, haur eta familiei zuzenduriko neurriak hartuz egin behar da, baina baita ere gizarte bazterketaren aurkako borroka integralerako estrategien bitartez.

pobreziaren eragina pairatzen duten haurrei aurpegia jartzea 

Carlos Chana, Gurutze Gorriko Zailtasunetan dauden Haurtzaroaren arloko Arduradunak, orain pobreziaren atalasearen azpitik bizi diren haurrak honela deskribatu zituen: epe luzez langabezian dauden pertsonenzein etxerik gabe bizitzera edota bazterketara gerturatzen doazen gazteen seme-alabak dira; testuinguru migratzaileetako haurrak, bakarrik dauden adingabe etorkinak; edota guraso bakarreko familietan bizi diren haurrak zein minusbaliotasunen bat zein epe luzeko gaixotasunak pairatzen dituzten haurrak; gutxiengo etniko bateko haurrak eta landa-guneetako haurrak. Chana-rentzat, haurren pobreziaren aurkako edozein neurri, "funtsezko lau oinarritan kokatu behar da: errentaren bermea, osasun arloa, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak".
 
Cáritas España erakundeko Idazkari Nagusia den Sebastián Mora-k etxerik gabeko haurren kasuak agertzen hasi direla esan zuen. "Gutxienengo baten kasua da baina gertatzen ari da", zehaztu zuen. Pobreziaren hedapenaren sintometariko bat da, "pobrezia gero eta handiagoa eta kronikoagoa baita" adierazi zuen. Cáritas-entzat, "jadanik ez gaude krisi baten barnean, gizarte eredu berri baten aurrean aurkitzen gara eta horren aurrean kontzientzia hartu behar dugu. Gizarte berri bat eraikitzen hasi behar dugu". Bere ustez, planik onena "familiei laguntza eskaintzeko plan bat da eta ekintza bateratuak, zeharkakoako, dinamikoagoak eta parte hartzaileagoak dituen politika berri bat" beharrezkoa da.

“haurrak oraina dira, etorkizunean helduak izango dira”

Angel Hernández Plataforma de Infancia (POI) erakundeko Zuzendaria da eta haurrak "eskubide eta behar zehatzen jabe bezala" ikusteak duen garrantzia azpimarratu zuen eta "haurrak oraina dira baina etorkizunean helduak izango direla" ere gogorarazi zuen. Hernández-ek, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena aipatu zuen eta aurrekontuetako konpromisoen arabera, "herrialde bakoitzak ahalik eta baliabide gehien bideratu behar dituela" adierazi zuen eta beharrezko aldaketak gauzatzeko haurren parte hartzea ezinbestekoa dela ere gogorarazi zuen. Bere aldetik EAPN España-k, bere Zuzendari Gerentea den Isabel Allende-k, haurren pobrezia krisiaren ondorio orokorren testuinguruan kokatu zuen,lanak orain arte eskaintzen izan duen babesa galduduela azpimarratuz. "Lana eduki daiteke eta pobrea izan. Bazterketa egoeran aurkitzen diren lau pertsonetatik batek lana du", adierazi zuen. Hori dela eta, EAPN erakundetik, konponbidea "kalitatezko lanak sustatu beharraz" eta neurri sozialen bitartez krisiari aurre eginez lortu behar da. 

haurren pobreziak eragin berezia du ijitoek osotzen duten gutxiengoan

Fundación Secretariado Gitano erakundetik, bere Ekintza Instituzionalaren Azpi-Zuzendaria den Humberto García-k, haurren pobreziak "eragin berezia duela gutxiengo honengan" azpimarratu zuen, soilik Estatuko biztanleen %2a izanik pobrezia tasa oso altuak adierazten baitituzte: “ijitoen biztanlegoaren %90a pobreziaren atalasearen azpitik bizi da". Hezkuntza da, bere ustez, ijitoen giza-taldean pobrezia transmititzen duen gurpil zoroa aldarazteko palanka".
UNICEF Espainia-ko Presidentea denConsuelo Crespo-k, haurren eskubideen aplikatze hobean aurrera egitea "gizarteko arlo guztiak eta Estatua konprometitzen dituen" lana dela gogorarazi zuen. Eztabida bukatzean, "gure gizartea berreraiki behar dugun garai berri honetan, haurtzaroak bertan egon behar du, ezin dugupobrezia onartezina den eta pobreziarekin bukatzea posible denaren gizarte kontzientzia sortzekoaukera hau galdu". Bide honetan, "eragina pairatzen dutenen benetako parte hartzea izan behar dugu, beraien emango baitizkigute pobreziarekin bukatzeko jarraibideak", adierazi zuen.
 
UNICEFek herrialde desberdinetan duen esperientzia kontuan harturik, Consuelo Crespo-k zera azpimarratu zuen: "hazkunde zein atzeraldi ekonomiko garaian, pobreziarekin bukatzeko eta aukera berdintasunean aurrera egiteko funtsezkoa da haurrengan inbertitzea".    Haurtzaroa eta agenda politikoa: haurrentzako ekintzarako planak krisi garaian deituriko jardunaldia, Diputatuen Kongresuak talde parlamentario guztiek batera aurkeztutako Legezkoa ez den Proposamena onartu duen aste berdinean ospatu da, "haurren pobreziaren aurkako borroka legealdi honetako lehentasunezko gai bilakatzeko" konpromisoa helburu duenak. 

haurrak, gure herrialdeko giza-talderik pobreena

Atzo, ekainak 21, hilabete bat igaro da UNICEF EspainiakInfancia en España: el impacto de la crisis en los niños deituriko txostena aurkeztu zuenetik; bertan, gure herrialdean lehen aldiz haurrek osotzen dutela giza-talderik pobreena erakusten duten datuak aurkezten dira.
 
Espainia-n, ia 2.200.000 haur pobreziaren atalasearen azpitik bizi dira, krisi ekonomikoaren eragin handienak pairatzen dituen giza-taldea bilakatuz, UNICEF Espainia-ren txosten honek agertzen duen moduan.
 
Haurren pobreziak, urte ugaritan adingabeen %24an kokaturik egon dena, %26a gainditu du, 2011. urtean nazio mailako batezbestekoa baino 5 puntu handiagoa, eta Bizi-baldintzen Inkesta existitzen denetik (2003) adin tarte honek inoiz izan duen portzentairik altuena.