Etiopia: erkidegoak indartzea desnutrizioaren aurka borrokatzeko
Shilime Erbo, seme-alaba bi dituen ama ezkongabea da eta Korre Rogicha herrixkan duen etxearen aurkitzen da, Etiopia-n. 18 hilabete dituen bere alaba, desnutrizio akutu larritik sendatzen ari da erkidegoko osasun langileei eskera.
"Iaz ez zen uztarik egon", dio. "Aurten berriro erein dugu, baina landareak zimelak daude eta ez dakigu noiz helduko diren".
Korre Rogichako nekazal ekonomia urteko euri sasoi bitan oinarritzen da. Kiremt deituriko eurijasa handiak normalean ekaina eta iraila bitartean izaten dira eta uzta nagusia ekoizten laguntzen dute. Belg deituriko eurijasa txikiak berriz otsailetik apirilera edo maiatzera bitartean izaten dira, eta uzta txikiagoa ekoitzen laguntzen dute; uzta txiki horri esker, nekazariek gabezia sasoiari aurre egin diezaiokete.
Erbo-k, familiako diru sarrerak jornalari gisa lan eginez osatu nahi ditu, baina las askorik ez dago. Ondorioz, bere seme-alabek pisua galdu dute. 18 hilabeteko Shegitu Tule bere alaba,desnutrizio akutu larritik sendatzen ari da. "Hain gaixo ikusi nuenean, ez nekien zer egin. Hil egingo zela uste nuen", dio Erbo-k.
desnutrizioa pairatzen duten haurrentzako elikadura terapeutikoa
Shegitu herriko osasun postura heldu zenean, osasun arloko langileek erabiltzeko prest dagoen elikadura terapeutikoa eman zioten.
Bati Julati, Korre Rogicha-ko osasun postuko osasun arloko langileetako bat da. Herrialde osoanherrietako 15.000 osasun postuetan lan egiteko kontrataturik dauden 34.000 langileetako bat da eta beraien helburua, osasun, nutrizioa, saneamendu eta higiene arloko zerbitzuak modu integratuan eskaintzea da.
"Shegitu oso gaixo zegoen heltzean", azaldu zuen Julati-k. Neskatilak erabiltzeko prest dauden elikadura terapeutikoan oinarrituriko erregimen bat jarraitu zuen. Aste bete beranduago, neskatila askoz hobeto zegoen.
erkidegoek desnutrizioari aurre egiteko daukaten ahalmena sendotzea
Julati-k, anbulategiko elikadura terapeutikorako programa hasi baino lehen desnutrizioaren ondorioz haur asko hiltzen zirela dio. Orain aldiz, haurrek bizirik irauten dute.
"Hemen, erabiltzeko prest dauden elikadura terapeutikoak hornitzen 2009. urtean hasi ginen", dio. "Aurretik, familiek Fajee Gole-ko osasun zentrora arte oinez joan behar zuten, bi ordutara dagoena. Haur asko hil ziren baina osasun postua sortu ondoren, aldaketa handia gertatu da".
[]Honek guztiaklandako erkidegoek desnutrizioari aurre egiteko duten ahalmena sendotzeko estrategiaren barnean kokatzen da, erkidego horiek Etiopiako biztanleen %80a osotzen baitute.
Prebentziorako estrategian funtsezko beste gai bat,erkidegoak aukeratzen dituen emakume boluntarioakdira; hauen helburua, inguruko familien osasuna ikuskatzea da eta horretarako prestakuntza jasotzen dute.
"Lehen, haurrak oso egoera okerrean zeuden", dio Julati-k. "Baina orain hobekuntza ikusgarria gertatu da. Arrazoia zera da: astero erabiltzeko prest dagoen elikadura terapeutikoa jasotzen dutela. Azken lau urteetan haur askoren bizitzak salbatu dira".
Osasun arloko langileek zerbitzu integratuen multzoa eskaintzen dute: elgorria eta pneumonia bezalako gaixotasunen aurkako txertaketa, urte bitik beherako haurren hazkuntzaren jarraipena,A bitaminadun gehigarriak eta parasitoen aurkako pastillen banaketa, eskuak xaboiarekin garbitzea eta haurraren bizitzako lehen sei hilabeteetan amagandiko edoskitze esklusiboa sustatzen dituzte.
Baina lehorte berri baten mehatxuarekin,desnutrizio neurritsua duten haur kopuruak gora egiten jarraitzen du Korre Rogicha-n. "Desnutrizio larriagoko kasuak egongo diren beldur gara", adierazi zuen Julati-k.
Osasun arloko langileek, gobernuaren programekin eta aliatuekin batera lan egiten dute egoera hori gerta ez dadin.
Anbulategiko zerbitzu terapeutikoak eskaintzen dituzten zentroen kopuruak gora egin du, 2008an 500 izatetikgaur egun 10.000 baino gehiago izatera. Edukieraren handitzeak, Segurtasun Produktiboko Sarearen Programarekin batera (elikadura segurtasun eza pairatzen duten barrutietarako, lanaren trukean elikadura edota dirua ematen duten Gobernuaren programa), erkidego kalteberak egoera okerrak kudeatzeko gai izan daitezela bermatzen dute.