FCB eta UNICEFek haurren aldeko beraien aliantza indartzen dute

Fundación FC Barcelona-k eta UNICEFek kirolaren eta hezkuntzaren bitartez milaka haurren bizitzak hobetzeko duten konpromisoa indartu dute, Haur eta Lehen Hezkuntzako Pegaso Ikastetxeko 75 ikasleko talde batekin Camp Nou estadioan ospatu den ekitaldi batean.  

Ekitaldi honetan, Fundación FC Barcelona-ko Presidente-ordea denRamon Pont-ek, UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k eta FC Barcelona-ko jokalaria den Marc Bartra-k parte hartu dute.

FCB-ak urtero 1'5 milioi euroko diru-ekarpena egiten du UNICEFeko lanaren alde,bereziki Brasil, Txina, Ghana eta Hegoafrikako 16.000 eskoletako haurren hezkuntza bultzatzeko helburuarekin. Lankidetza honi esker, 5.000 irakasle eta entrenatzaileri prestaketa eskaintzea eta kirola zein kirolaren balioak hezkuntza programetan barneratzea aurreikusten da. Eskolek kirol materiala ere jasoko dute eta kirol hezkuntza, kirol eta jolas programetarakoazpiegitura hobeak izango dituzte.

“FC Barcelona-k konpromiso hadia du UNICEFekin duen lankidetzari dagokionez, eta horregatik haurrengan eragina duten arazoen garrantziaren inguruko mezua hedatzen du eta hezkuntza eta kirolaren sustapa egiten du", adierazi du Fundación FC Barcelona-ko Presidente-ordea den Ramon Pont-ek.
 

kirolaren eta jolasaren garrantzia 

UNICEFek kirolak eta jarduera fisikoak haurren bizitzan duen funtsezko papera azpimarratzen du. Gazteek kirol eta jolasetan parte hartzeak, beraien garapenari laguntzen die etadiziplina, lidergotza, talde lana, justizia eta besteekiko errespetua bezalako oinarrizko balio eta ohiturakirakasten dizkie. Kirolak eta jolasak bazterturiko taldeen diskriminazioa eta bazterketaren aurkako borrokan lagundu dezakete.

UNICEFeko lan talde osoa pozez zoratzen dagoFC Barcelona-rekin dugun aliantzarekin. Akordio honen bitartez, UNICEFek eta FC Barcelona-k, milioika haurrekhezkuntza jasotzeko aukera izan dezatela eta kirolak ematen duen poztasuna sentitu dezatela lortzeko konpromisoa dute, baita ere kirol hezkuntzaren, kirol eta jokoaren bitartez balio positiboak ikas ditzatela", esan zuen UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k, FCB taldeari egin dion lehen bisitan.

Marc Bartra jokalariak, Ramon Pont-ek eta Anthony Lake-k haurren galderak erantzun zituzten; galderak, UNICEFi buruzkoak, beste herrialde batzuetako haurren ingurukoak, futbolekoa eta FCB eta UNICEFen lankidetzaren zergaitiaren ingurukoak izan ziren.