Fundación Cajamurcia-k eta UNICEFek haurren aldeko beren konpromisoa berritu dute

Fundación Cajamurcia-k UNICEFek haurren eskubideen gauzatzea bermatzeko mundu guztian garatzen dituen programen aldeko konpromisoa berritu du

Fundación Cajamurcia-k UNICEFek haurren eskubideen gauzatzea bermatzeko mundu guztian garatzen dituen programen aldeko konpromisoa berritu du. Bi erakundeek lankidetza akordio berria sinatu dute bilera batean; bertan UNICEF Murtzia-ko Batzordeko Presidentea den Francisco Artés eta Fundación Cajamurcia-ko Zuzendaria den Pascual Martínez egon dira.

  

Murtzia, 2012ko ekainarean 1ean- Fundación Cajamurcia-k UNICEFek haurren eskubideen gauzatzea bermatzeko mundu guztian garantzen dituen programen aldeko konpromisoa berritu du. Bi erakundeek gaur lankidetza akordio berria sinatu dute bilera batean; bertan UNICEF Murtzia-ko Batzordeko Presidentea den Francisco Artés eta Fundación Cajamurcia-ko Zuzendaria den Pascual Martínez egon dira.

Fundación Cajamurcia-k hamar urte baino gehiago daramatza UNICEFekin lankidetzan haurren eskubideen defentsan, gure erakundeari haurren bizi-baldintzak hobetzeko eta beraien eskubideen betetzea bermatzeko laguntzen.

Zehazki, erakunde honek oraingoan 6.000 euro bideratu ditu Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren garapenerako proiektuetarako, lehentasunezko bere bost lan arloetan: haurren biziraupena eta garapena, oinarrizko hezkuntza eta generoen arteko berdintasuna, GIB/HIESa, indarkeriaren, abusuen eta tratu txarren aurrean babesa, eta haurren aldeko politika eta aliantzen sustatzea.

2004. urtean, Cajamurcia-k Asiako hegoekialdean hondamendia sortu zuen tsunami-aren ondoren luzaturiko larrialdi deialdiarekin bat egin zuen eta baita 2010. urteko urtarrilean Haiti-n gertaturiko lurrikararen ondoriozko larrialdian ere.  

Bizitzak salbatzen dituen lankidetza

Egunero bost urtetik beherako 21.000 haur hiltzen direla eta heriotza horien kausak neurri errazen bitartez eragotzi daitezkeela gogoratu beharra dago: haur bait elgorriaren aurrean immunizatuko duen txertoa jarriz, bere sehaska eltxo-sare batekin eztaliz malaria harrapatzea eragozteko, bizitzako lehen sei hilabeteetan amagandiko edoskitzea soilik emanez edota erditze batean arreta eskaintzerakoan eskuak garbitzea bezalako keinu errazez.

Bost urteko haurren heriotzak gero eta gehaigo Sahara hegoaldeko Afrikan eta Asiako hegoaldean gertatzen dira. 1990. urtean, heriotzen %69 bi eskualde hauetan gertatu zen eta 2010. urtean berriz, %82ra igo da.

Haurren heriotzak desberdintasunarekin harreman hestua du. Sahara hegoaldeko Afrikan, zortzi haurretatik bat bost urte bete baino lehen hiltzen da, hau da, garaturiko eskualdeetako batezbestekoa baino 17 aldiz gehiago (143tik bat). 

UNICEFen inguruan

UNICEFek lekuan bertan 190 herrialde eta lurralde baino gehiagotan lan egiten du, haurren bizirauteko eta lehen haurtzarotik nerabezarora garatzeko beraien eskubidea bermatzeko asmoarekin. UNICEF, garapen bidean dauden herrialdeetan txerto hornitzaile nagusia da eta ondokoak lortzeko lan egiten du: haurren osasuna eta nutrizioa hobetzeko, ur edangarria eta kalitatezko saneamendua hornitzeko, haur guztiei kalitatezko oinarrizko hezkuntza emateko zein indarkeriaren, esplotazioaren eta GIB/HIESaren aurrean haurrak babesteko. UNICEF, bere osotasunean, pertsonen, enpresen, fundazioen eta gobernuen borondatezko diru-ekarpenei esker finantzatzen da.