Gaztediaren Nazioarteko Eguna: 3tik 2 gaztek bullying-a jasan izana aitortu du

Gaztediaren Nazioarteko Egunean, galdeketa berri batetik ateratako datuak eman ditugu ezagutzera, non bullying-aren nagusitasuna agerian geratzen den eta gazteengan dituen ondorio latzak.

10 gaztetik 9k baino gehiagok uste du eskola-jazarpena euren komunitateetan dagoen arazo orokorra dela, eta bi herenek lehenengo pertsonan bizi izana aitortu dute, euren itxura fisikoa, orientazio sexuala edo jatorri etnikoa direla medio.

Galdetegiko beste ondorio kezkagarri batzuk honako hauek dira:  

  • Galdetutako gazteen heren batek uste zuen tratu txarrak jasotzea normala zela eta horregatik ez zioten inori ezer esan.  
  • Galdetutakoen artean eskola-jazarpena bizi izana esan zutenen gehiengoak euren itxura fisikoa aipatu zuten kausa modura. 
  • Eskola jazarpenaren beste zergati batzuen artean, orientazio sexuala edo jatorri etnikoa aipatu ziren. 
  • Biktimen laurden batek nori esan ez zekiela aitortu zuen.
  • Parte-hartzaileen 10etik 8k baino gehiagok uste du sentsibilizazio-kanpainak areagotu eta irakasleen trebetasunak indartzea eskoletan arazoari aurre egiteko moduetako bat dela; modu honetan, haurrei konfiantza eskaini eta berauek eskola jazarpenaz hitz egitean eroso senti daitezen.
Bullying-a, internet bidezko eskola jazarpena barne hartuz, arrisku ez ulertua da haur eta gazteen ongizaterako”, dio Theresa Kilbane, UNICEF-en haurren bebeserako adituak. “Biolentzia mota honekin bukatzeko, kontzientzia publikoa sustatu behar dugueskola jazarpenak dituen eragin negatiboen inguruan, irakasle, guraso eta tutoreak hezitu, eta atentzioa eta babesa eskaini biktimei", gehitu du. 
 
 
Galdetegia U-Report bitartez burutu da, gazteen parte-hartzea sustatzen duen erraminta bat, 20 herrialde baino gehiagotako 2 milioi gazte baino gehiagorentzako plataforma eskaintzen duena. Testu-mezu, Facebook eta Twitter bitartez eskola jazarpenak euren komunitateetan duen eraginaren, euren esperientzia pertsonalaren eta biolentzia mota honekin amaitzeko irtenbideen inguruko galderak bota zaizkie. 100.000 pertsonek, Scout eta Girl Guides aliatuen bitartez harremanetan jarriak, 13 eta 30 urte bitartekoak, Senegal, México, Uganda, Sierra Leona, Liberia, Mozambique, Ukrania, Txile, Malasia, Nigeria, Swazilandia, Pakistan, Irlanda, Burkina Faso, Mali, Ginea, Indonesia, Zambia eta beste zenbait jaioterritakoak, parte hartu dute galdetegian. 
 
UNICEFen lanean dihardugu haur eta nerabeak eskola jazarpenak dituen eraginen inguruan sentsibilizatzeko, End Violence gure ekimen globalaren bitartez, U-Report plataforma dela medio, eta sare sozialetan argitaratutako kanpainen bitartez ( #ENDViolence). Horrez gain, eskoletako hezkuntza sistemak indartzeko eta haurren ongizatearen alde agiteko errefernetzia sistemak ezartzeko lanean dihardugu.