Gaztela eta Leon-go Juntak eta UNICEFek bat egin dute kirolaren bitartez haurren eskubideak sustatzeko asmoz
Kultura eta Turismo Sailburua den Alicia García-k eta José María Lara Sanz-ek, UNICEF Espainiako Erkidegoko Batzordeko Presidente-ordeak, Esparru-Hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez, Gaztela eta Leon-en, kirolaren bitartez haurren eskubideak bultzatzera bideraturiko bien arteko jarduerak garatuko diren erreferentziazko ingurune bat sortuko da.
Kultura eta Turismo Sailaren eta UNICEFen arteko Hitzarmena sinatzeko ekimenean, UNICEF Gaztela eta Leon-go Batzordearen Laguna den Mayte Martínez-ek eta Gaztela eta Leon-go Kirol Federazioetako 30 ordezkari baino gehiagok parte hartu dute.
Hitzarmen honen sinadura ekitaldian, Kultura eta Turismo Sailburua den Alicia García-k kirola praktikatzeahezkuntza, baloreak transmititzeko eta gizartean barneratzeko tresna garrantzitsua dela adierazi du.
Zentzu horretan, adiskidetasunak, lankidetzak, norberaren hobetze nahia, taldeko espiritua, leialtasuna, errespetua eta lehiakidearekiko tolerantzia bezalako baloreektxikienen eta gazteen pertsonalitatea eratzen laguntzen dutela azpimarratu du. Beraz, kirola baliabide bat da baina berez helburu bat ere bada.
Honetaz gain, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak barneratzen duen jolaserako eskubidearen adierazpena da kirola.
Akordio honen bitartez gauzatuko diren jarduera garrantzitsuenen artean, Gaztela eta Leon-go biztanleak kirolaren balore positiboen inguruan informatzeko asmoz batera diseinatuko diren kirol jarduerak azpimarratu ditu Alicia García-k. UNICEFek jadanik kirolaren arloan gauzatzen dituen jarduera desberdinetarako eduki eta material didaktikoa eskaintzeko zein lan hori Gaztela eta Leon-go eskola-adineko Txapelketetan eta Kirol Zuzendaritza Nagusitik sustatuko diren Kirol arloko Prestakuntza eta Eguneratze Programetan ezagutarazteko nahia daude ekimen honen barnean.