Global Sports Forum: kirolaren baloreak
Gaur Bartzelonan Global Sports Forum-a bukatzen da. Honen helburua, kirol mundua hobetzea da. Osteguneko saioan, UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo-k parte hartu zuen eta FC Barcelona-ko Presidentea den Sandro Rosell-ekin batera, ‘El papel de la filantropía en el deporte’ gaiaren inguruan eztabaidatu zuten.
UNICEF Espainiako Presidenteak, “mundu osoan baloreak eraikitzeko tresna gisa kirolak duen garrantzia” azpimarratu zuen. Haurrei bizitzarako trebetasunak eta diziplina edo taldeko lana bezalako baloreak eskaintzeko batez ere.
FC Barcelona-ko Presidentea den Sandro Rosell-ek, FCB eta UNICEFen arteko aliantzaren garrantzia eta futbol taldeak haurrekiko duen konpromisoa azaldu zuen.
Gainera, Fútbol Club Barcelona eta UNICEFen arteko aliantzaren fase berria zein den azaldu zuten biek, hezkuntza eta kirolaren alde lan egiten dutelarik.
Stefano Bernabino, ekitaldiko moderatzaileak, saioa ondoko galderarekin bukatu nahi izan zuen: Zein da UNICEF eta Fútbol Club Barcelona-ren ametsa? Consuelo Crespo-rentzat erantzuna argi zegoen: UNICEF beharrezkoa ez izatea, existitzeko arrazoirik ez egotea, horrek “munduko haur guztiek beraien eskubideak bermatuak izango lituzkeela esan nahiko luke”.
FC Barcelona-rekin daukan aliantzaren garrantzia
UNICEFek, tokian bertan zein Espainian, tokiko eta nazio mailako aliatuekin lan egiten du beti; haiek, gure eginkizuna betetzen laguntzen digute. Gure aliatuen laguntzarik gabe ezingo genuke hain urruti heldu.
Kirol munduarekin lorturiko aliantzen bitartez,haurrengan eragina duten arazo larrien inguruan kontzientzia sortzea eta arreta lortzea nahi du UNICEFek. Kirolak eskaintzen dituen baloreen transmisioan laguntzen dutelarik.
UNICEF eta FC Barcelona-k 2006tik batera lanean dihardute.